672 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Bizitza aseguruak

Nork aurkeztu behar du?

Bizitza aseguru bat kobratzeko onuradunak diren pertsonak.

Zer aitortzen da?

Bizitza aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, kontratatzailea (aseguruaren hartzailea) ez denean onuraduna.

Kausatzailearen (hildakoaren) ahaidetasun mailaren arabera eta gertakari ezargarria zein urtetan gertatu denaren arabera, oinarri ezargarriaren salbuespen eta murrizpenak atxiki ahal izango zara.

Irizpide hori berari jarraiki (ahaidetasun maila), ordaindu beharreko kuota 2/2022 Foru Arauan ezarritako eskalaren arabera kalkulatuko da.

Zenbateko horiek lanaren etekin gisa hartzen diren kasuak salbuetsita daude, Gizarte Segurantzaren pentsioak direnean bezala (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian).

Eredua nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin

Modu hauek daude 672 eredua aurkezteko:

Hala ere, 672 eredua ezingo da bide telematikoz aurkeztu zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duen azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduak 16. artikuluan aipatzen dituen zerga kudeaketako profesionalak bide telematikoa erabiltzera behartuta egongo dira eta ez zaie murrizketa hori aplikatuko. Hala ere, eredua paperean aurkeztu beharko da zatikapen eskaera aurkezten bada.

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/) eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna).

Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

Aurkezteko epea

Eredua urtebeteko epean aurkeztu behar da, kausatzailearen heriotza egunetik edo heriotzaren aitorpena irmo bihurtzen denetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.

Araudia

393/2023 Foru Agindua, irailaren 4koa, 60-A, 60-T, 60-S, 620, 670, 671 eta 672 ereduak aurkezteko eraren zenbait alderdi aldatzen dituena.

Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozieateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzen dituena (PDF).

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena PDF).

2/2022 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergarena (2022/04/17tik aurrera) (PDF).

1/2023 Foru Dekretua, urtarrilaren 17koa, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren Erregelamendua onesten duena (2023/02/07tik aurrera)(PDF) 

3/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (2022/04/16ra arte) (PDF)

42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (2022/04/16ra arte) (PDF)

29/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 29koa, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena. (PDF)

361/2013 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko erabiliko diren 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Zerga sortzen duen egintza frogatzen duen agiri bat aurkezteko legezko betebeharra dago, kasu honetan Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergarena. Horretarako, atal honetan bizitza aseguruetarako agiri pribatua (PDF) inprimatzeko aukera izango duzu.