Balio ponentziak

 

 

Balio ponentzia udalerri baterako balorazio katastralaren irizpideei buruzko agiri administratiboa da. Agiri horretan, lurzoruaren eta eraikinen oinarrizko balioak jasotzen dira, bai eta udalerri bateko higiezinei aplikatzen zaizkien balioen koefiziente zuzentzaileak ere. Beraz, ponentziaren bidez, udalerriko ondasun higiezinei banakako balio katastrala esleitu ahal zaie.

Aldundiak prestatzen ditu agiri hauek balorazio taulekin, indarrean dagoen hiri antolamenduarekin, lurzoru hiritarraren mugekin, eta katastro balioak zehazteko beharrezkoak diren gainerako elementuekin. Zehazki, ponentzia agiri hauetaz osatuta dago:

  • Lurzoru hiritarraren mugapen planoa. Horren bidez, udalerriko lurzoruan izaera  hiritarra duen zatia adierazten da, katastro araudiari jarraituz.
  • Zona katastralen planoa. Higiezinen merkatuaren funtzionamendu irizpideei jarraituz udalerria zona katastraletan banatzen da. Zona hauetan lurzoruaren eta eraikinen oinarrizko balioak berdinak dira. Zona katastral bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio.
  • Azpizona katastralen planoa. Etxebizitza erabilera nagusia duten zona katastraletan, behe solairuko merkataritza erabilerak plano honetan adierazitako letra batzuen bidez sailkatzen dira.
  • Memoria: azalpen zatia eta zona eta azpizona katastral bakoitzari esleitutako lurzoruaren eta eraikinen oinarrizko balioak jasotzen ditu (etxebizitza, industria eta merkataritza erabilerako balioak). Gainera, aplikatu daitezkeen koefiziente zuzentzaileak jasotzen dira. Kasu bakoitzean balio katastrala zehazteko erabiliko diren formulak ere adierazten dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak balio katastralak berrikusteko bi prozesu gauzatu ditu:

  • 2001ean lehendabizikoa egin zen, eta 2002ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean.

      2001-08-28an Foru Gobernuko Kontseiluan onartuta (G.A.O. 2001-09-10)

  • 2016an bigarrena egin zen, eta 2017ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean.

      2016-3-09-30ean Foru Gobernuko Kontseiluan onartuta (B.O.G. 22-09-2016)

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001ean eta 2016an onartu zituen Gipuzkoako udalerri guztietarako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentziak. 2001ean eta 2016an egindako eguneratze saio bakoitzaren ondoren, baliteke udalerri baten ponentziak aldaketak izatea, arrazoi desberdinak direla eta. Hortaz, kontsulta egiteko, kontuan hartu behar da momentu bakoitzeko egoera jatorrizko ponentziak (2001 edo 2016) eta haren aldaketek eragindakoa dela. Era berean, gogoan izan behar da ponentzia batek (eta haren aldaketak) hura onartu ondorengo urteko urtarrilaren 1ean izaten duela eragina.

2001eko balio ponentziaren aldaketak:

2016ko balio ponentziaren aldaketak: