Nola lortzen dira balio katastrala, lurzoruaren balioa eta eraikuntzaren balioa?


Lurzoruaren balioak eta higiezinen eraikuntza balioak osatzen dute balio katastrala.

Ondasun hiritarren lurzoruaren balioa kalkulatzeko, aintzat hartzen dira balio horretan eragin dezaketen zirkunstantzia guztiak (erdialdean edo herriz kanpo dagoen, orientazioa, eta abar).

Landalurren balioa kalkulatzeko lur horien benetako errentak edo izan ditzaketen errentak kapitalizatzen dira, lurraren ekoizpen ahalmena eta eman ditzakeen labore edo probetxamendu desberdinak aintzat hartuz eta katastroko ezaugarrien arabera.

Eraikuntza balioa kalkulatzeko, hiritarra edo landatarra delarik ere, hirigintza eta eraikuntza arloko baldintzez gain aintzat hartuko dira eraikuntzaren izaera historiko-artistikoa, erabilera edo xedea, kalitatea eta aintzinatasuna, eta balio horretan eragin dezakeen faktore oro.

Balio katastralak Higiezinen Katastroetan jasotako datuen arabera zehazten dira; beraz, berrikusi, aldatu edo eguneratu daitezke.