Non aurkeztu behar da erreklamazio ekonomiko-administratiboa?


Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, aurkatu nahi egintzaren jakinarazpena jaso denetik hilabeteko epean.

Erreklamazioa Auzitegiaren beraren erregistroan aurkez daiteke; baina baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren edozein erregistrotan, Udaletxeetako erregistro itunduetan edota Posta Bulegoetan ere.

Berraztertze errekurtsoaren erantzunik jaso ez baduzu, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezakezu errekurtsoa aurkeztu zenuenetik hiru hilabete pasa ondoren. Dena den, ebazpen espresuaren zain geratzea ere aukera daiteke.