Zein errekurtso jar daitezke aldaketa katastral bat egiteko erabakiaren jakinarazpenaren aurka?


Bi eratako errekurtsoak jar daitezke. Hala ere bat aukeratu behar da, biak ezin baitira aldi berean erabili. Lehenik, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, egintza erabaki duen organoan bertan. Beste bidea da erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzea Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan. Lehendabizi berraztertzeko errekurtsoa jarri bada, hori erabaki arte ez da tramitatuko erreklamazio ekonomiko-administratiboa.