Autonomoentzako Gizarte Segurantzaren kotizazio-sistema berria 

Nola kontsultatu zure errenta-aitorpenaren eta informazio fiskalaren datuak, Gizarte Segurantzak kotizazio-kuotak kalkulatzeko erabiltzen dituenak


2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gizarte Segurantzak kotizazio-sistema berri bat ezarri du norberaren konturako langileentzat edo langile autonomoentzat, dagokion zerga-administrazioak jakinarazitako urteko etekin garbietan oinarrituta. Etekin horiek jarduera ekonomiko, enpresarial edo profesional guztiak gauzatzean lortutakoak dira, banaka edo edozein motatako erakundeko bazkide edo kide gisa.

Gauzatutako jarduera bakoitzaren etekin garbi konputagarria PFEZren arauetan aurreikusitakoaren arabera kalkulatuko da, dagokien kolektiboaren arabera eta zenbait berezitasunekin.    

Dokumentu honetan (PDF) Gizarte Segurantzak zure kotizazio-kuotak kalkulatzeko erabiltzen dituen datuak kontsultatzeko informazio guztia aurkituko duzu, zure PFEZ:_AITORPENAREN LABURPENA ziurtagiriari eta zure ZERGA-INFORMAZIOA-ri dagozkienak. 

Gida praktiko honetan, Gizarte Segurantzak kotizazio-sistema berriaren kuotari eta ordainketei buruzko gaiak ebazten ditu.