Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu  


Gipuzkoako Foru Ogasunak gizarte garapenari egiten dion ekarpen nagusietako  bat  bere zerbitzu publikoak kalitatez ematea da. Horri jarraituz, bikain eman nahi dugu arreta herritarren aukerako hizkuntzan.


2024ko irailean Gipuzkoan 95.036 herritarrek euskara aukeratuta daukate Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan. 2025eko errenta kanpainari begira, aldiz, departamentuaren helburua da 100.000 pertsona fisikok aukera hori egitera iristea. Helburu hori lortzea gizarteak hizkuntza berdintasunaren alde egindako ahaleginaren konpentsazio bat izango da.

Nola aukeratu euskara edozein unetan (030 eredua)

Nola aukeratu euskara errenta kanpainan

  • Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez . Leiho berrian irekiko da.onartzen duzunean adieraziz.
  • Errenta mekanizatuko bulegoan laguntzen dizun langileari hala adieraziz.
  • Foru Ogasunaren Zergabidea. Leiho berrian irekiko da. plataforman, errenta aitorpena euskaraz aurkeztuz, aitorpena bidaltzean zure aukera adierazita.
  • Aitorpena egiteko gestoria bat erabiltzen baduzu, errenta aitorpena euskaraz eginez eta Ogasunarekin eta Aldundiarekin dituzun harremanetan euskara aukeratuz.

Ogasun arloko hizkera ezagutu