Kanpainaren aurkezpena

Ongi etorri Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren urteko kanpainara. 2024ko maiatzaren 15etik uztailaren 1era bitartean, biak barne, kobratuko dute Gipuzkoako udalek, borondatezko epean, zerga hau.

Kobrantza

Ondasun higiezinen gaineko zerga kobratzeko iragarkia

  • 2024ko apirilaren 26a baino lehen helbideratutako ordainagiriak: kobrantzarako azken egunean, hau da, 2024ko uztailaren 1ean, kargatuko dira zuzenean zergadunak aukeratu duen finantza entitate laguntzaileko kontu korrontean.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira ekainean zehar. Normalean, zergadunaren zerga helbidea bere ohiko bizilekua izaten da. Ordainketa edozein banketxe edo aurrezki kutxatan egin behar da, ordainagiria aurkeztuta.

Ekainaren 3a iritsi eta ordainagiria etxean jaso ez baduzu, zerga hau kobratzen duten bulegoetan eskatu beharko duzu.

Ordainagiria ez bada ordaintzen kobrantzarako ezarrita dagoen borondatezko epean, OHZren ordainagiria ez ezik errekargua ere ordaindu beharko duzu. Zerga Administrazioak premiamenduzko bideari helduko dio zerga ordainarazteko.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Eskoriatza, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragan, udalak kobratzen du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epean, udalerri horiek eskumen hori baitute bereganatua uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak dioenaren babesean (PDF).

Ordainagiriak bankuan helbideratzea

Zuretzat ordainketa hau helbideratzea erosoagoa bada, zoaz ondorengo estekara: Ordainagiria bankuan helbideratzea.

Ordainagirien kontsulta

2020.urtetik aurrera kontsultatu ahal izango dituzu zure ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak web honetan. Gainera, zergaren kudeaketa Foru ogasunari badagokio, bertan deskargatu daitezke ordainagiriak.

Zerga honen inguruko informazio gehiago

Partikularrak-Informazio orokorra-Zergak-Ondasun Higiezinen gaineko Zerga menuan:
Zerga kalkulatzeko jakin behar duzun guztia: zerga tasak, hobariak, errekarguak, salbuespenak, ohiko galderak, erantzunak,…. Horrez gain, informazio zehatza ematen da erabili beharreko ereduak guztiei buruz: aurkeztera behartuak, aurkezpen modalitateak, araudia…

Informazio guzti hau Laburpen tauletan aurkituko dituzu PDF formatuan, laburbilduta.