Elkarteei zuzendutako informazioa

Partzialki salbuetsitako entitateak diren elkarteei zuzendutako gida dago eskuragarri. Bertan, entitateak jarraitu behar dituen urratsak adierazten dira:

a) Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena ez aurkeztea erabakitzen badu, 2/2014 Foru Arauaren 126.3 artikuluan jasotzen diren baldintzak betetzen baditu eta horren berri jakinarazi nahi badio Gipuzkoako Foru Ogasunari, Zergabidea plataforman horretarako eskuragarri dagoen idazkia aurkeztu behar du.

Bideotutoriala, laguntza idazkia aurkezteko

 

Laguntza idazkia aurkezteko gida (PDF)

 

b) Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena (200 eredua) aurkeztea erabakitzen badu, nola bete eta bidali behar duen jarraibideak adierazten dira.

Laguntza 200 eredua aurkezteko gida (PDF)