​​​​​​​
​​​​​​​

 

Sozietateen gaineko Zerga 2023

 

Aurkezteko epea

Autolikidazioa, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatu ondorengo 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Hau da, zergaldia 2023ko abenduaren 31ean amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1etik 2024ko uztailaren 26ra arte luzatuko da, eta helbideratze data behin autolikidazioa aurkezteko epea amaitu eta gero izango da.

270/2024 Foru Agindua,  zeinaren bidez onesten baitira, 2023an hasitako zergaldieta­rako, 200, 220, 20G eta 22G ereduak, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrei eta, atzerrian era­tuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, erren­tak esleitzeko araubidean dauden entitateei dagokie­na) autolikidatzeko erabili beharrekoak, baita horiek aurkeztu eta diru-sarrera egiteko modua, epea eta tokia ere.