Salbuespenak

Jarraian, TicketBAI betebeharretik salbuetsita geratuko diren kasuak eta baldintzak azaltzen dira:

60 urte edo gehiagoko pertsona fisikoak

TicketBAI betebeharretik salbuetsita gelditzen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun diren pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 2021eko abenduaren 31n jarduera ekonomiko batean aritzea.
  • Egun horretan 60 urte edo gehiago izatea.
  • Derrigorrez elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiten duten pertsona fisikoen kolektiboko kide ez izatea, eta Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta ez egotea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
  • 2021ean ez edukitze a besteren konturako langilerik kontratatuta. Beharkizun hori betetzen ez duten pertsona fisikoek abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onartutako TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren a) letran aipatzen den salbuespena eskatu ahal izango dute, betiere bertan jasotako zirkunstantziak justifikatzen badira.

Aurreko apartatuan jasotakoa aplikagarri izango zaie sozietate zibilei, nortasun juridikoa izan ala ez, jaraunspen jasogabeei,  ondasun erkideei eta Gipuzkoa ko Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 3. apartatuan aipatzen diren gainerako entitateei, baldin eta zergak errenten esleipeneko araubidean ordaintzen badituzte, betiere azken apartatu horretan jarritako baldintzak betetzen dituztenean. Ondorio horietarako, adinari buruzko beharkizuna bazkide, jaraunsle, komunero edo partaide guztiek bete beharko dute, hurrenez hurren.

Zergadunek uko egin ahal izango diote artikulu honetan aurreikusitako salbuespenari, Ogasun eta Finantza Foru Departamentura komunikazio bat bidaliz.

608/2021 Foru Agindua, azaroaren 9koa, TicketBAI betebeharraren ezarpen egutegia aldatzen duena eta erretiroa hartzeko adinetik hurbil dauden pertsona fisiko jakin batzuk hura betetzetik salbuesten dituena            

Nahitaezko elkargoko kide izatearen zerrenda (PDF)

 

BEZaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia

TicketBAI betebeharra betetzetik kanpo geratzen dira balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziaren baitan zergapetzen dutenak, faktura igortzeko betebeharra otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuak onartutako Fakturazioaren betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduko 16. artikuluko 1. apartatuan aipatzen den ordainagiria igorriz betetzat ulertzen diren eragiketen kasuan.

 

Jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak

Zerga pertsonalaren ondorioetarako ekonomia-jarduera bat garatzen ez dutelako TicketBAI sistemari lotuta ez dauden pertsona fisikoak, esate baterako, beren zergapetze pertsonalean higiezinen kapitalaren errendimenduak jasotzearen arabera zergapetzen duten higiezinen errentatzaileak.

 

Salbuetsitako erakundeak

TicketBAI sistemaren betebeharretatik kanpo daude beren zergapetze pertsonalean salbuespen subjektiboa duten pertsonek. Hala, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak (SZFA) 12. artikuluko 1. apartatuan aipatzen dituen salbuetsitako erakundeak ez daude lotuta.

 

Irabazi asmorik gabeko entitateen

Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauan jasotako irabazizko helbururik gabeko erakundeen erregimena aplikagarri zaien pertsonak salbuetsita daude, baita sozietateen gaineko zergari lotuta eta salbuetsi gabe egon daitezkeen errentengatik ere.

 

Partzialki salbuetsitako entitateak

SZFAren 12. artikuluko 2. apartatuan aipatzen diren partzialki salbuetsitako entitateak TicketBAI betebeharrari lotuta egongo dira soilik zerga-oinarrian integratu behar diren errentak dituzten eragiketengatik. Beraz, salbuespenaren onuragatik integratu behar ez diren errentak ere kanpoan geratzen dira.

Era berean, TicketBAI betebeharretik erabat salbuetsita egongo dira, baldin eta, diru-sarreren zenbatekoa eta ezaugarriak direla-eta, aurreko urtean Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu behar izan ez badute.

 

Faktura behartuta ez dagoen hartzaile batek egitean

Otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuaz onartutako Fakturazio betebeharrei buruzko Erregelamenduak 5. artikuluan jasotakoaren arabera faktura egiteko obligazioa eragiketaren hartzaileak materialki betetzen duen eragiketak, baldin eta hartzaileari ez bazaio exijitzen edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga araudian jasotako TicketBAI obligazioa edo Araba edo Bizkaiko lurralde historikoetan jasotako TicketBAI obligazioaren antzeko betebehar bat.

 

Erregelamenduz zehazten diren bestelakoak

TicketBAI salbuespenen inguruko informazio gehiago esteka honetan:

 32/2020 FD Ticketbai Erregelamendua (PDF)

 

Aurretik interesdunak eskatuta

Aurretik interesdunak eskatuta, Ogasun Zuzendaritza Nagusiak kasu hauetan ebatzi ahal izango du TicketBAI obligazioa betetzearen salbuespena:

  • Enpresa sektoreei edo pertsona profesionalei edo enpresa jakin batzuei dagokienez, dena delako sektoreko praktika komertzial edo administratiboengatik justifikatuta gelditzen denean, edo enpresa edo lanbide jarduerak egitean nahasmenduak saihesteko.
  • Obligazio hori betetzea galarazten duten aparteko zirkunstantzia teknikoak hautematen zaizkien eragiketei dagokienez. Salbuespen hori aldi baterakoa izango da, eta hura aplikatzeko baldintza izango da eragiketa horiei dagokienez aipatutako obligazioak bete ahal izateko behar diren egokitzapenak egiteko konpromisoa hartzea; eta salbuespenaren ondorioak amaituko dira hura hartzea arrazoitu zuten apartek zirkunstantziak desagertzen direnean.

 

Makina bidezko salmentako jarduera osagarria

Aldi baterako salbuespen partzial bat ematen da, 5 urterako, betiere TicketBAI obligazioaren alderdi jakin batzuk bete beharrekoak diren egunetik aurrera, zergapekoek jarduera baten esparruan makina bidez egiten dituzten eragiketetarako, baldin eta haiek jarduera nagusiaren lagungarri eta osagarritzat hartzen badira. Hala, edozein motatako produktuak saltzeko makinak dituztenak TicketBAI betebeharretik partzialki salbuetsita geldituko dira Ogasuneko zuzendariaren 2022ko azaroaren 21eko Ebazpenean jarritako baldintza hauek betetzen dituztenean.

TicketBAI betebeharra betetzeko, Zerga Administrazioari TicketBAI altako fitxategi bat bidaliko zaio makina bakoitzeko, eta fitxategi horretan makina horrek egindako eragiketa guztiak jaso behar dira, datuen azken erauzketatik edo kontagailua edo haren baliokidea irakurri denetik egindakoak. Bidalketa gutxienez hilean behin egingo da.

Informazio gehiago: