TicketBAI borondatezko aldia

 

 

2021eko urtarrilaren 1ean hasi zen borondatezko TicketBAI epea, eta 2022. eta 2023. urteetan sektore ekonomikoen arabera modu mailakatuan ezarri zen.

 
Borondatezko aldian bat egiteak TicketBAI sistemarekin ohitzeko aukera eman du eta balizko ez-betetze batengatik ez da aplikatu arau hausteen eta zigorren erregimenik, TicketBAI betebeharrari dagokionez. Beraz, TicketBAI betebeharra borondatezko aldian betetzeak handitutako kenkari fiskalak aprobetxatzeko aukera eskaini du.

TicketBAI obligazioa beren borondatez aurreratzearen abantailak: 

Beren borondatez TicketBAI obligazioa derrigorrezko data baino gutxienez hilabete bat lehenago bete dutenek, onura fiskalak aplikatu ahal izango dituzte: Sozietateen gaineko Zergan, (establezimendu iraunkorrentzat) Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan. Izan ere, 100eko 60ko kenkari bat egin ahal izango da kuota osoan (100eko 30eko kenkariaren ordez), TicketBAIra egokitzeko egiten diren gastu eta inbertsioengatik, muga jakin batzuk jarrita. Kenkari horren bidez, zergadunek betebehar berriei erantzuteko egin beharreko kostuak murriztea nahi da.

Gainera TicketBAI borondatezko epean erabiltzeagatik ezarritako kenkarirako eskubidea duten zergadunek KTB eredua aurkeztu ahal izango dute, eta orain eskuratu TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko kenkariei dagokien aurrerakin likidoa, aurreko 4 urtetako aitorpenetan egotzita. KTB modeloen aurkezpena 2023ko abenduaren 31ra arte egin daiteke. Informazio gehiago.