Jaulkitako fakturen fitxategiak kontsultatzea eta deskargatzea

 

 

 

Gida azkarrak (PDF)

 

1. Lehen urratsa, identifika zaitez Egoitza elektronikoaren  Gipuzkoa Atarian

Behar bezala identifikatu ondoren, sar zaitez Gipuzkoatariaren barruan TicketBAI fakturen kontsulta atalean.

 

 

TicketBAI Ataria atariaren barruan, sar zaitez TicketBAI fakturak kontsultatzeko atalean.

2. Jaulkitzaile gisa duzun IFZri lotutako datuen kontsulta

Kontsultako pantailak aukera ematen dizu erregistratu diren azken fakturen zerrenda ikusteko («TicketBAIn erregistratutako azken fakturak» edo «TicketBAIn akatsekin erregistratutako azken fakturak» botoia sakatuz). Orobat,  bilaketa zehatzak egiteko aukera ere ematen dizu, jaulkipen data, eragiketa data, edo fakturaren seriea edo zenbakia adierazita.

 

Aplikazioak ikusgai jartzen dituen fakturen zerrendan informazio hau kontsultatu ahal izango da:

 

Ekintzak atalean, erabiltzaileak fakturaren xehetasunak kontsultatu ahal izango ditu, bidalitako informazio guztiarekin.
Gainera, deskargarako hiru aukera sartu dira, eta haien bitartez errazten da Foru Ogasunera bidalitako fakturen fitxategiak kudeatzea, akatsak dituzten fitxategiak zuzentzea eta BEZaren aitorpenak egitea:

  1. Laburpen zerrenda: Foru Ogasunera bidali diren fitxategien oinarrizko informazioa jasotzen du, eta esaten digu fitxategiak akatsak dituen eta fakturak baliogabetu edo zuzendu diren.
  2. BEZarako zerrenda: BEZaren aitorpenak egiteko informazio baliagarria biltzen du.
  3. Erroredun fakturen zerrenda: akatsekin bidali diren fitxategiei buruzko informazio osoa jasotzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Fakturak kontsultatzeko gida azkarra  (PDFa) edo, bestela, TicketBAIren kontsulta postontzira jo dezakezu.