TicketBAI BEZ kalkulagailua


Zerbitzu berri honek BEZ aitorpenak egitea errazten die TicketBAIra behartuta dauden zergadunei.

 


 

Kalkulagailuak sortutako BEZaren laukien emaitza erakusten du, bai likidazio-zatiarena, bai informazio gehigarriarena, errorerik gabe jasotako TicketBAI fitxategien bidez emandako informaziotik abiatuta.

Helburua da TicketBAIera bidalitakoa BEZaren aitorpenarekin bat datorrela erkatzeko laguntza ematea. Datuak bat ez badatoz, BEZerako zure zerrenda lor dezakezu TicketBAI Atariko "Fakturen kontsulta" zerbitzuan, eta egiaztatu zein diren desberdintasunak.

Gogoratu zergadunaren erantzukizuna dela jaulkitako fakturetan jasanarazitako kuota guztiak behar bezala aitortzea, TicketBAI fitxategia atzera bota den edo akatsak dituen kontuan hartu gabe.

Informazio guztia: