TicketBAI kenkariak

 

Aldi baterako zerga pizgarriak xedatu dira sozietateen gaineko zergan, establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan:

%30eko kenkaria kuotan TicketBAI ezartzeagatik

TicketBAI betebeharrera egokitzeko egindako gastu eta inbertsioen zenbatekoaz osatuta egongo da kenkaria, eta bere oinarria ezingo da handiagoa izan hauek baino:

a) 5.000 euro.

b) 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbateko garbiaren 100eko 1a. Jarduera 2019. urtearen ondoren hasi bada, jarduera hasi den zergaldia hartuko da.

Horretarako, zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo zergaldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean, negozio zifraren zenbateko garbiari dagokion magnitudea urtebetera eramango da.

Hala ere, b) letra honen lehen paragrafoan jasotakoaren emaitza 500 eurotik beherakoa denean, kenkariaren oinarria bi hauetako txikiena izango da:

a’) TicketBAI betebeharrera egokitzeko egindako gastu eta inbertsioen zenbatekoa

b’) 500 euro.

Informazio gehiago:

  • 3/2020 Foru Araua, azaroaren 6koa, iruzur fiskala eragozteko lanabes teknologikoak erabili beharra ezartzen duena (PDF)

%60eko kenkaria kuotan TicketBAI betebeharra derrigorrezko data baino gutxienez hilabete bat lehenago betetzeagatik

TicketBai betebeharra borondatez betetzen duten zergadunek, nahitaez bete beharreko data baino gutxienez hilabete lehenago, kuotan 100eko 60ko kenkaria aplikatu ahal izango dute (100eko 30aren ordez).

Oinarria TicketBAI betetzera egokitzeko egiten diren gastuek eta inbertsioek zehaztuko dute, honako muga hauekin:

a) 5.000 euro.

b) 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbateko garbiaren 100eko 1a. Jarduera 2019. urtearen ondoren hasi bada, jarduera hasi den zergaldia hartuko da. Horretarako, zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo zergaldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean, negozio zifraren zenbateko garbiari dagokion magnitudea urtebetera eramango da.

Hala ere, b) letra honen lehen paragrafoan jasotakoaren emaitza 1.500 eurotik

beherakoa denean, kenkariaren oinarria bi hauetako txikiena izango da:

a’) TicketBAI betebeharrera egokitzeko egindako gastu eta inbertsioen zenbatekoa.

b’) 1.500 euro.

Informazio gehiago:

  • 2/2021 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 23koa, COVID-19arekin zerikusia duten aparteko zerga neurri gehigarriak ezarri eta jarduera ekonomikoa berrabiarazten eta digitalizatzen laguntzeko beste neurri batzuk onesten dituena (PDF)
  • 4/2021 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 27koa, TicketBAI betebeharraren borondatezko ezarpena sustatzeko presazko zerga neurriei buruzkoa (PDF)
     

Adibidea:

Zergadun batek 2019an 45.000 euroko salmentak egin ditu eta ordenagailu berri batean 1.200 euroko inbertsioa egin du, fakturazio programa TicketBAIra egokituta. Kenkariaren oinarria ondorengo 3 kopuruen arteko txikiena da:

                          

Kenkariback: TicketBAI borondatez betetzea sustatzeko kenkarien aurrerakina

TicketBAI borondatezko epean erabiltzeagatik ezarritako kenkarirako eskubidea duten zergadunek KTB eredua aurkeztu ahal izango dute, eta orain eskuratu TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko kenkariei dagokien aurrerakin likidoa, aurreko 4 urtetako aitorpenetan egotzita.

Hori horrela, zergadunek aurretik eskatuta, itzuli egingo da aurreko zergaldietako autolikidazioei dagokien sozietateen gaineko zerga, establezimendu iraunkor bidez aritzen diren ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga edo persona fisikoen errentaren gaineko zerga.

KTB modeloa hilero aurkez daiteke 2023ko abenduaren 31ra arte.

Aurretik ordaindutako zergarik ez egoteagatik aurrerakin likidoa egitea ezinezkoa bada, osorik edo zati batean, aurreratu gabeko kenkariak osorik edo zati batean aplikatuko zaizkio inbertsioa edo gastua egiten den zergaldiari dagokion kuota osoari. 

Informazio gehiago:

  • 5/2021 ForuDekretu-Araua, irailaren 7koa, TicketBAI obligazioa borondatez betetzea sustatzeko kenkarien aurrerakin likido bat ezartzen duena (PDF)
  • 609/2021 Foru Agindua, azaroaren 9koa, «TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan aplikatzen diren kenkarien aurrerakina» izena duen KTB eredua onetsi eta hura aurkezteko modua eta epea ezartzen dituena

1. Adibidea (PFEZ):

Julen Mendikute taberna baten jabe da Debako hondartzatik gertu. 2022ko azaroaren 1ean TicketBAI faktura sistema erabiltzen hasi beharko du. 2021an horretarako prestatzen hasi da, tabernako kutxa erregistratzaileak moldatu behar izan ditu, eta behar duen software-a bereganatu. Guztira 1.200 euro behar izan ditu egokitze honetarako.

2020ko errenta aitorpenean ez zuen TicketBAI ezarpena sustatzeko kenkaririk erabili, izan ere, gastu eta inbertsioak 2021ean egin ditu. KTB ereduari esker orain eskatu dezake inbertsio eta gastu horiei dagokien kenkariaren itzulketa, 2022ko errenta kanpainaren zain egon gabe.

Kenkaria aurreratzeko zenbait datu jakin behar ditugu araudiak eskatzen dituen mugak kalkulatu eta kontutan hartzeko.

 

Mugak kenkariaren oinarrian, bietatik txikiena:

- Muga orokorra: 5.000 euro.

- Muga aldakorra: 2019 ekitaldiko sarreren 1%, baina gutxienez 1.500 euro.

Mugak KTB ereduan egiteko itzulketan:

- Ekitaldiko jarduera ekonomikoaren emaitza x urteko errenta aitorpenaren batezbesteko zerga tasa.

- Ekitaldiko kuota likidoa.

Datu hauek ezagututa Julenek KTB ereduan jaso dezaken itzulketa kalkulatuko dugu:

Zergabidea plataformaren bidez Julenek KTB ereduaren aitorpen bat sortzen duenean, programak kenkaria kalkulatzeko behar diren datu guztiak emango dizkio, egindako inbertsio eta gastuen zenbatekoa izan ezik, zergadunak beti bete beharko baitu. Halaber, beharrezkoa izanez gero, negozio zifraren zenbateko garbiari dagokion laukian emandako datua aldatzeko aukera izango du:

Inbertsioak eta egindako gastuak (01 laukia): lauki honetan inbertsio GUZTIEN zenbatekoa eta egindako gastuak sartu behar dira. Zenbateko horretan sartuko dira, halaber, aurretik aurkeztutako errenta-aitorpenetan edo KTB ereduetan sartutako inbertsioak eta gastuak. Gure kasuan, Julenek 1.200 euro kontsignatu beharko ditu.

 

Negozio zifraren zenbateko garbia: Gorago adierazi den bezala, Kenkari-oinarriaren mugetako bat (03 laukia) negozio zifraren zenbateko garbiaren (NZZG) araberakoa da. Programak 2019ko errenta-aitorpenetik hartuko du NZZG, edo ondoren aurkeztutako lehen errenta-aitorpenetik, 2019koa aurkeztu ez bada edo bertan jardueren errendimenduak sartu ez badira. Erabiltzaileak NZZG alda dezake, zenbatekoa zuzena ez dela uste bada. Adibidez, aldatu egin beharko da jarduera ekitaldi horretan hasi denean eta urtebetera igo beharko da.

Julenek ez zuen inolako jarduera ekonomikorik garatzen 2019ko ekitaldian, 2020ko urtarrilaren 1ean hasi zuen. Horregatik, KTB ereduan automatikoki islatuko da 2020ko NZZG, kasu honetan 130.000 eurokoa izan zena; zenbatekoa zuzena bada, ez da beharrezkoa izango aldatzea.

Negozio zifraren %1 1.500 eurotik beherakoa da; beraz, Julenen kenkari oinarriaren muga zenbateko hori izango da.

Sortutako kenkaria 720 eurokoa da. Aurreko ekitaldietan eta beste KTB eredu batzuetan aplikatutako kenkariak izan balitu, dagozkien laukietan agertuko lirateke, eta, hala badagokio, aurreratu daitekeen kenkariaren zenbatekotik deskontatuko lirateke.

Beheko laukian aurreko lau ekitaldietako bakoitzari dagozkion datuak jasotzen dira, ekitaldi bakoitzean kenkariaren muga kalkulatzeko: jardueraren etekin garbia batez besteko zerga tasarekin biderkatuta.

Julenen kasuan, 2020ko zutabeko datuak baino ez dira ageri, aurreko ekitaldietan ez baitzuen jarduera ekonomikorik garatu.

Kalkulu horien arabera Julenek 720 euroko itzulketa lortuko du. KTB eredua 2021eko azaroan aurkeztuko du, eta abenduko lehenengo hamabostaldian 720 euro jasoko ditu.

 

2. adibidea (PFEZ):

Mariasun Larrartek Sorian bere ikasketak amaitu ondoren 2018tik Tolosan ari da fisioterapeuta gisa, eta hurrengo 2022ko irailaren 1ean TicketBAI faktura sistema erabiltzen hasi beharko du. 2020an horretarako wifia jarri du bulegoan eta tableta eta ticket inprimagailua erosi ditu 1.100 euro ordainduta. 2020ko errentako aitorpenean TicketBAI ezartzeko kenkaria aplikatu zuen (30%).

Gainera, 2022ko otsailaren 2an Ticket Bai sistema erabiltzeko beharrezko softwarea erosi du, eta horrek 600 euroko kostua izan du. Orain ohartu da TicketBAI sistema 2022ko abuztuaren 1a baino lehenago martxan jarrita kenkaria 60%ra igo daitekeela, eta hori lortu nahian 2022ko martxoaren 1etik aurrera sistema berria erabiltzen hastea erabaki du.

Mariasunek, ez du zergatik 2021eko errenta aitorpena aurkeztera itxaron behar, 2022ko otsailean egindako inbertsioaren gaineko % 60ko kenkaria eta 2020an egindako inbertsioaren gaineko % 30eko kenkari gehigarriaz baliatu ahal izateko. 2022ko otsaileko inbertsioari dagokion kenkaria eta 2020ko aitorpenean erabili ez zuen kenkaria, 2020ko ekitaldian bertan eta aurreko 3 urtetako aitorpenetan aplikatu ditzake eta kopuru horren itzulketa zuzena lortu. Horretarako KTB eredua erabiliko du, Zergabidearen bitartez aurkeztu daitekeena.

 

Mariasunek egindako inbertsio eta gastuei dagokien laukian 1.700 euro sartu beharko ditu, 2020an eta 2022an egindako inbertsioak batuz.

Negozio-zifraren zenbateko garbiaren laukian programak 60.000 euroko zenbatekoa islatuko du automatikoki, lehen adierazi den bezala, eta beharrezkoa balitz, zenbateko hori doitu ahal izango litzateke.

Negozio zifraren %1 1.500 eurotik beherakoa da; beraz, Mariasunen kenkari oinarriaren muga zenbateko hori izango da.

Sortutako kenkaria 900 eurokoa da. Zenbateko horretatik programak deskontatu egin du 2020ko ekitaldiko errenta-aitorpenean aplikatutako kenkaria, 180 eurokoa izan baitzen. Horrela, 720 eurotan kalkulatu da aurreratu beharreko kenkaria.

Beheko laukian 2020, 2019 eta 2018ko ekitaldiei buruzko datuak ageri dira, 2017an Mariasunek ez baitzuen jarduera ekonomikorik garatu.

Adierazitako kalkuluen arabera, Mariasunek 720 euroko itzulketa lortuko du. KTB eredua 2022ko otsailean aurkeztuko du, eta martxoko lehenengo hamabostaldian 720 euro jasoko ditu.

 

3. Adibidea (Sozietateen Gaineko Zerga):

 

Goimendi Iturgintza SL elkarteak Eskoriatzan dauka bere egoitza eta nagusiki Debagoienan egiten du lan, 5 langile ditu eta mikro-enpresatzat har daiteke. 2023ko apiriaren 1ean derrigorrez erabili beharko du TicketBAI faktura sistema, eta dagoeneko ordenagailu berria eta fakturak egokitzeko software-a erosi ditu. Bulegoan wifia ere jarri du. Honen guztiaren kostua 2.500 eurokoa izan da, eta inbertsio osoa 2021 urtean egin du.

TicketBAI borondatezko epean ezartzeagatiko kenkarirako eskubidea du Goimendik, eta likidezia arazoak ekiditeko 2021eko abenduan KTB eredua aurkeztuko du, honela, ez du itxaron beharko 2021eko sozietate zergaren aitorpena aurkeztu eta dagokion itzulketa lortzeko.

KTB eredua betetzerako garaian 1. laukitxoa soilik bete beharko du, bertan egindako inbertsio osoa adieraziz. Gainera 3. laukitxoan datorren “Negozio zifraren zenbateko garbia” zenbatekoa egiaztatzea komenigarri da, eta datu zuzena ez balitz bertan zuzendu daiteke. Gainontzeko datu guztiak automatikoki kalkulatuko ditu aplikazioak.

KTB ereduan ondorengo itzulketa jasoko du: