TicketBAI faktura baten egoera kontsultatzeko aukerak


Bezeroa bazara eta faktura sinplifikatu bat eman badizute

TicketBAI faktura bat jaso baduzu, QR kodearekin eta TicketBAI identifikatzailearekin, bi modutan kontsulta dezakezu haren egoera (ez du inolako identifikaziorik behar).


 

1. QR kodearekin kontsulta

Hurbildu QR irakurgailu bat (mugikor batzuetan kamera nahikoa da) zure faktura duen QR irudira, eta zuzenean sartuko zara QR bidez fakturak kontsultatzeko sistemara.


 

2. TBAI identifikatzailearen bidezko TicketBAIren webguneko kontsulta

Sartu orrialdean eta idatzi fakturan agertzen den TicketBAI identifikazio-kodea.


Fakturan hartzailea agertzen bada

QR-arekin kontsultatutako fakturak hartzailea duenean, honako ohar hau agertuko da, eta beharrezkoa izango da Gipuzkoatarian identifikatzea.