Zehaztapen teknikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresen eskura ipini du faktura elektronikoen sarrera puntu orokor bat, eta horri atxikiak daude lurraldeko udalak ere. Tresna horren bitartez bete ahal izango dute udalen hornitzaileek fakturak era elektronikoan igortzeko duten obligazioa.

Horrez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek bultzatuta, enpresek eskura dute ef4ktur softwarea, hau da, dohaineko aplikazio informatiko bat, aukeran erabiltzekoa, modu erraz eta praktikoan ahalbidetuko diena faktura elektronikoak egitea.

Faktura elektronikoek ondoren azalduko diren zehaztapen tekniko hauek bete beharko dituzte. Ef4ktur programaren bidez egin eta bidaltzen diren fakturek bete egiten dituzte zehaztapen tekniko hauek.

a) Facturae formatua. Faktura elektronikoak facturae formatuan aurkeztu behar dira.

b) Sinadura elektronikoa. Sinadura elektronikoaren formatua XML-Advanced Electronic Signatures (XAdES), ETSI TS 101 903 zehaztapenera egokituko da. XAdES 1.2.2. eta 1.3.2 bertsioak onartuko dira, baita sinadurarako honako luzapen hauek ere: XAdESEPES eta XAdES-XL.

c) Fakturen bidalketa. Faktura elektronikoak udalari bidaltzeko, bi era hauetako bat erabili liteke:

c.1) Protokolo seguru bat erabiliz, ondoko URLa duen web zerbitzuari deituta:

"https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/HFAServiciosProveedoresWEB/services/FacturaSSPPWebServiceProxyPort"

Web zerbitzu hau aurrez definituta dator ef4ktur programak jasotzen duen hartzaileen fitxategian.

c.2) Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, “Faktura elektronikoak bidaltzea” atalean eskatutako datuak beteta.

d) Jaso izanaren baieztapena. Faktura jaso ondoren, hornitzaileak bidalketa egin izanaren baieztapena eskuratuko du. Edozein ondoriotarako balio izango duen erreferentzia bat agertuko zaio bertan. Garrantzitsua: faktura jaso izanaren baieztapena jaso ahal izateko, mezuak (erantzunak) hartzea onartu beharko du faktura elektronikoak igortzeko hornitzaileak erabiltzen duen helbide elektronikoak. Ezarritako prozedura eta zehaztapenak bete gabe udalari bidaltzen zaizkion faktura elektronikoak bidali gabekotzat hartuko dira. Faktura ez bada zuzena, erantzunean zehaztu egingo da zergatik izan den baztertua.

e) Sarrera erregistro nagusia. Jasotako fakturak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuaren sarrera eta irteeren erregistro nagusian idatziko dira.

f) Fakturen kontabilitate erregistroa. Jasotako fakturak dagokion udaleko fakturen kontabilitate erregistroan idatziko dira.

g) Fakturen itzulketa. Fakturen ordainketa bidezkoa ez denean, faktura bidaltzeko unean igorleak adierazitako helbide elektronikora itzuliko dira.

h) Fakturaren hartzaile den unitatearen datuak. Udak kontratatzailearen ondoko unitate administratiboen kodeak adierazi behar dira fakturan: kontabilitate bulegoa, unitate izapidetzailea eta organo kudeatzailea. Udal kontratatzaileak kontratistari eman behar dio informazio hori. Udalen unitate administratiboen kodeak (kudeatzailea, izapidetzailea eta kontablea) jasota daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, “Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrari atxikitako entitateen eta haien unitate izapidetzaileen direktorioa” izeneko atalean.