Gipuzkoako enpresen bilakaera (1985-1999)

Si lo desea, se lo enviamos a su domicilio

Gipuzkoako enpresen bilakaera 1985-1999 epealdian • 2002ko edizioa salgai dago Gipuzkoako Foru Aldundiko argitalpenen dendan (Gipuzkoa plaza, z/g, Donostia) 3 euroko prezioan.

Orain, erosoagoa izan dakizun, eskaera internet bidez egin eta argitalpena zure etxean jaso dezakezu.

Argitalpen honek Sozietateen gaineko Zerga Gipuzkoako Lurralde Historikoan aitortzen duten entitateen magnitude kontable eta fiskal nagusien bilketa hautatua dakar. Analizaturiko enpresen datu ekonomiko-finantzarioen ikuspegi panoramikoa eskaintzen da. Zentzu honetan, liburu honekin saiatu dena da, analisi makroekonomikoan erabili ohi diren magnitude eta agregatuen bilakaera erakustea, bai eta Gipuzkoako sistema produktiboan garrantzi handia duen zati baten errealitate ekonomikoa hobeto ezagutzea ere.

Edozein kasutan ere, argitalpen hori eskura daukazu PDF formatuan.

Ohar garrantzitsua:
Argitalpen honetan azaltzen den informazioak soil-soilik argibide izaera du; hau da, gidaliburu bat da besterik gabe; beraz, Administrazioa ez du inolaz ere lotzen. Informazioa ematea du helburu; beraz, argitalpen datan indarrean dagoen informazioa ematen du, dagoen-dagoenean.