Nabarmenak 2024
 

Eredu informatiboen aurkezpena internet bidez

Programa

ZergaBidea plataforma berria, ordenagailuan instalatzen ez dena. Nabigatzailean abiarazten da.

 

Programa eskuratzea

Autentifikazioa beharrezkoa da, eta izan daiteke:

  • BakQ identifikazioa 
  • Ziurtagiria.
  • Erabiltzailea: 190, 345 eta 180 ereduak kontraste datua erabiliz aurkez daitezke (ekitaldiko 110, 111 edo 115 lehenengo ereduaren kuota), eta horretarako erabiltzaile bat behar da. Erabiltzaile bat lortzeko, alta eskatu behar da ZergaBideako BESTE SARBIDE BATZUK apartatuan.
     

180, 182, 184, 188, 190, 193, 194, 198, 296, 345, 346, 720 eta 721 ereduen prestaketa eta aurkezpena.

Eredu hauek ZergaBidearekin bi eratan prestatu daitezke:

  • Eskuz.
  • Aurreko urteko eredua inportatuz .

2024ko eredu informatibo bat lantzeko, aurreko beste urte bateko eredutik abiatuz, azkeneko hau bikoiztu beharko da, AITORPEN ZIRRIBORROAK izeneko ataletik.

ZergaBideaz aparte, ofiziala ez den programa batekin ere prestatu daiteke.

ZergaBidea bidez prestatzen badira ereduak  zuzenean transmititzen dira.

ZergaBidea programarekin prestatzen ez badira, programa ez ofizialarekin lortutako fitxategia transmititu behar da. Transmisio hau ZergaBideako gune urdinetik egiten da.
 

Gainontzeko ereduen prestaketa eta aurkezpena  (159, 170, 171, 181, 187, 189, 192, 196, 198, 199, 270, 280, 291 eta 781).

Eredu hauek ZergaBidea programarekin ez dira prestatzen, programa ez ofizialarekin lortutako fitxategia transmititu behar da. Transmisio hau ZergaBideako gune urdinetik egiten da.
 

Ereduak mezu informatiko bidez aurkeztea, XML formatuan (172, 173 eta 289).

Ereduak elektronikoki bidaltzeko zerbitzua egoitza elektronikoan eta Ogasunaren webgunean dago eskuragarri, ereduen atalean.
Aitorpenak jasotzen dituzten mezu informatikoak haien edukia zehazten duten erregistro-eremuetara egokituko dira, eta haien formatua eta diseinuak une bakoitzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan daudenak izango dira.
 

Bigarren aurkezpenak (ordezkoak edo osagarriak)

Normalean, zergapekoak eredu informatiboa datu guztiekin batera aurkezten du jatorrizko aitorpen batean, eta, horrela, bere obligazioa beteta uzten du. Baina gerta daiteke hura egin ondoren konturatzea jatorrizko aitorpenak akatsen bat duela edo osatu gabe dagoela. Hura zuzentzeko, bigarren aitorpen bat aurkeztu behar da, eta, kasuen arabera, ordezko aitorpena edo aitorpen osagarria izan daiteke.
 

Garrantzitsua da jakitea zer alde dagoen bigarren aitorpenaren bi moten artean:

  • Ordezko aitorpena: jatorrizkoa ordezkatzen du, eta Ogasuneko datu baseetan bigarren aitorpeneko datuak bakarrik geldituko dira (ordezko aitorpena).
  • Aitorpen osagarria: jatorrizkoa osatu egingo du, eta Ogasuneko datu baseetan bi aitorpenetako datuak geldituko dira.
     

Ordezko aitorpenen eta osagarrien adibideak

190 eredua 10 langileren datuekin batera aurkeztu ondoren, zergapekoa konturatu da eredu horretan:

  1. Beste bi langileren informazioa falta dela. Aitorpen osagarri bat aurkeztu daiteke, bi langile horien datuekin batera, edo, bestela, ordezko aitorpen bat 12 langileren datuekin batera.
  2. Langile horien guztien datuetako bat -Gizarte Segurantzari buruzkoa- okerra da. Ordezko aitorpena aurkeztu beharko litzateke, 10 langileren datu guztiekin batera.
  3. Langile guztientzat datu bat falta da -Gizarte Segurantzari buruzkoa-. Ordezko aitorpena aurkeztu beharko litzateke, 10 langileren datu guztiekin batera.
     

Aldaketak zenbait eredutan:

Jarraian azaltzen dira zenbait eredu informatibotan egin diren aldaketa nagusiak. Dagozkien foru aginduak argitaratuko dira.

159 eredua – Energia elektrikoaren kontsumoa. (Azaroaren 11ko 448/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi eta 2024ko azaroaren 14ko GAOn, 220. zenbakian, argitaratua)

Energia elektrikoaren kontsumoari eta ekitaldian fakturatutako zenbatekoari buruz gaur egun ditugun datuak osatzeko, energia elektrikoaren merkaturatzaileek informazioa ere eman behar dute bai energia elektrikoaren hornidura kontratuen titularrei buruz, gizarte bonuaren onuradunak direnean, bai eta autokontsumo kontratuen titularrei buruz ere.

172 eredua – Diru birtualeko saldoak.

Diru birtualaren balioa zabaltzen da, 6 dezimaletik gorako balio unitarioa duten diru birtualak ere erregistratu ahal izan daitezen.

182 eredua – Emaitzak, dohaintzak, zerbitzuen doako prestazioak eta gainerako ekarpenak.

"KENKARIAREN %" eremuaren idazketa aldatzen da kenkariaren oinarriaren zenbatekoa eguneratzeko, abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 19. artikuluarekin bat etorriz (EEEZren zergadunei aplikagarria).

190 eredua – Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariak.

2024ko zerga aldaketetan, lan etekinen barruan sartuta geratu ziren ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta antzekoak emateagatik lortzen diren etekinak eta ustiapenerako eskubidea lagata duten literatura, arte edo zientzia lanak egitetik eratorritakoak, betiere jarduera ekonomikoen etekintzat hartzen ez badira.

Eredua aldaketa horietara egokitzeko, 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroko) 78. posizioan "GAKOA" eremuaren edukia aldatzen da F gakoa honela berrizendatzeko: «Lanaren etekinak: ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta antzekoak, eta literatura, arte edo zientzia lanak egitea».

  • Orobat, 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroko)" 79-80 posizioak hartzen dituen AZPIGAKOA" eremuaren barruan, 02 eta 03 gakoak aldatu eta 04, 05, 06 eta 07 gako berriak sortzen dira «F» gakoa duten ordainketen barruan, era honetan:
    • 02: ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak eta antzekoak emateagatik lortutako etekinak.
    • 03: literatura, arte edo zientzia lanak egiteagatik lortutako lan etekinak, zergaren erregelamenduko 99.1 c) artikuluan izaera orokorrez ezarrita dagoen atxikipen tasa aplikagarri dutenak. 
    • 04: literatura, arte edo zientzia lanak egiteagatik lortutako lan etekinak, zergaren erregelamenduko 99.1 c) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarrita dagoen atxikipen tasa murriztua aplikagarri dutenak. 
    • 05: Jabetza intelektualetik etorrita lan etekintzat hartzen diren etekinak, zergaren erregelamenduko 114.3 artikuluan ezarrita dagoen tasa orokorra aplikagarri dutenak.
    • 06: Jabetza intelektualetik etorrita lan etekintzat hartzen diren etekinak, zergaren erregelamenduko 114.3 artikuluan ezarrita dagoen atxikipen tasa murriztua aplikagarri dutenak.
    • 07: Egile eskubideen ustiapena lagatzearen ondorioz egindako konturako aurrerakinak, aurrerakin horiek lan etekintzat hartu eta hainbat urtetan zehar sortzekoak direnean.»
       
  • «G» gakoari dagozkion ordainketen barruan, 05 eta 06 azpigakoak aldatzen dira jarraian zehazten den eran:
    • 05: Jabetza intelektualetik datozen etekinak, zergaren erregelamenduko 114.3 artikuluan ezarrita dagoen atxikipen tasa orokorra aplikagarri dutenak. 
    • 06:  Jabetza intelektualetik datozen etekinak, zergaren erregelamenduko 114.3 artikuluan ezarrita dagoen atxikipen tasa murriztua aplikagarri dutenak.
       
  • «Errenta salbuetsiak» adierazteko erabiltzen den «L» gakoaren barruan beste azpigako bat sortzen da hari dagokion ordainketetan erabiltzeko, honako hau zehazki:
    • 37: Sorrera berriko entitate berritzaileen bazkide fundatzaileentzat ezarritako araubide berezia aplikatzen duten zergadunek jasotako lan etekin salbuetsiak (PFEZaren Foru Arauaren 56 ter artikulua).

Zergadunari egin beharreko errekerimenduak murrizte aldera eta Zerga Administrazioak aldez aurretik jakin dezan etekinek izaera irregularra dutela edo 2 urtetik gorako epean sortuak direla, ahalbidetzen da «SARTU GABEKO ZENBATEKOA» eremua (2. motako erregistroko –jasotzailearen erregistroko– 171-183 posizioak) gako hauetarako ere erabiltzea: «E» gakoa, «F» gakoa (01etik 06ra arteko azpigakoak), «G» gakoa  (01etik 06ra eta 08 azpigakoak), «H» eta «I» gakoak.

«Lanaren etekinak: langabezia prestazio edo laguntzak» izena duen «C» gakoaren azpigakoen barruan beste banakapen bat egiten da, prestazio kontributiboak eta ez-kontributiboak argiago identifikatu eta bereizteko. 07 azpigakoa aldatu eta 07 eta 08 azpigakoak sortzen dira:

  • 07. Bestelako prestazio ez-kontributiboak
  • 08. Bestelako prestazio ez-kontributiboak
  • 09. Jasotzaile batek ekitaldian aurreko prestazio horietako bat baino gehiago jasotzen dituen kasuak.»
    (Aldaketa hau ez da aplikatuko 2025eko ekitaldiko aitorpen informatiboa –190 eredua– 2026ko urtarrilean aurkeztu arte).

192 eredua – Altxorreko letrak.

1. motako erregistroan, aitortzailearen erregistroan, 58. posizioa hartzen duen "EUSKARRI MOTA"  eremuan, kendu egiten dira transmisio telematikoa ez diren beste euskarri guztiak.

2. motako erregistroan, aitortuaren erregistroan, eguneratu egiten dira "HERRIALDEAREN KODEA" eta "ERAGIKETA MOTA" eremuen erreferentzia normatiboak. Era berean, "HERRIALDEAREN KODEA" eremua alfabetikoa izatera pasatzen da.

2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 163-175 posizioetan "ERAGIKETAREN GASTUAK" eremu berria sortzen da, eta helburua da aitorpen informatiboan beharrezkoak diren datuak jasotzea Altxorreko Letren titularrari kapital higigarriaren zein etekin zaion egozgarria kalkulatzeko.
Posizio gehiago sartzen dira 1. motako erregistroan (aitortzailearen erregistroan) eta 2. motako erregistroan (aitortuaren erregistroan): 250etik 500era pasatzen da.

193 eredua – Kapital higigarriaren errentak eta etekinak.

2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroko) 93-94 posizioak hartzen dituen “IZAERA” eremua aldatzen da «A» ordainketa gakoarekin lotutako izaerari dagokionez, beste gako hau sartzeko:

10. Eskubide ekonomiko bereziak ematen dituzten partaidetza, akzio edo bestelako eskubideetatik datozen etekinak, PFEZFAren 34.f) artikuluan aipatuak.
Lau eremu berri sortzen dira 2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroan): 

  • "HURRENKERA ZENBAKIA" (315-321 pos.)
  • "AURREKO ORDAINTZAILEAREN IFZa" (322-330 pos.)
  • "SORTZAPEN DATA" (331-338 pos.)
  • "MERKATUKO GAKOA (339 pos.)

198 eredua – Aktibo finantzarioen eskualdaketa, amortizazioa, itzulketa, trukea o bihurketa.

Diferentzietan oinarritutako finantza kontratuei dagokien informazioa behar bezala aitortu ahal izateko:

  • Beste kode bat sartzen da 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) "KODEAREN GAKOA" eremuan (120. posizioan):
    • 5. Baloreak identifikatzeko, beste mota bateko kodeak erabiltzen dira. Balore hau bakar-bakarrik beteko da "BALOREAREN GAKOA" eremuan (2. motako erregistroko 137. posizioa) "L.» gakoa jarri denean (Diferentzien araberako kontratua). 
  • "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremua aldatzen da, eta "KODEAREN GAKOA" eremuko 5. kode berria aukeratu den kasuetan baloreak identifikatzeko erabili den kodearen erreferentzia gehitzen da.

289 eredua – Finantza kontuak elkarlaguntzaren esparruan.

Eredua arautzen duen aginduaren I. eta II. eranskinen edukia eguneratzen da informazio trukearekin konprometituta dauden herrialdeen egungo egoerara egokitzeko, eta, horretarako, zerrendan sartzen dira 2025etik aurrera informazio trukean parte hartuko duten herrialde berriak.

  • Armenia, Ruanda eta Senegal sartzen dira.

296 eredua – Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako errentak.

296 ereduan sartzen diren aldaketek zerikusia dute, batik bat, Espainian zein atzerrian kokatutako bitartekarien kate batetik igarotzen diren balore negoziagarrietatik datozen etekinekin.

Helburua da horrelako etekinetan ohikoak diren ordainketa kateatuen trazabilitatea hobetzea, aitortzaile bakoitzak (atxikipenari eta konturako sarrerari lotutako errentak besteren kontura ordaintzen dituenean, ordainketa kate baten parte diren baloreen errenten gordailuzain denean edo errenta horien kobrantza kudeatzen duenean), informazioa eman dezan bai aurreko ordaintzaileari buruz eta bai, jasotzaile gisa, kateko hurrengo bitartekariari buruz.

Bi eranskin sartzen dira 2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroan):

  • Balore negoziagarriak. Zergadunei egindako ordainketen zerrenda
  • Balore negoziagarriak. Ordainketen ziurtagirien zerrenda

Atzerriko bitartekariei baloreen errentak ordaintzen dizkieten Espainiako bitartekariek aurkeztu beharko dituzte eranskin horiek, «Atxikipenen itzulketa» 210 ereduaren bidez eskatzen dutenean.

Horien aurkezpena 210 eredua aurkeztu ondoren egin behar da (hura aurkeztu eta hurrengo hilabetean). 
Eremu berriak sortzen dira 2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroan):

  • "BITARTEKARI JASOTZAILEAREN BIC KODEA" (85-90 pos.)
  • "AURREKO ORDAINTZAILEAREN IFZa" (402-410 pos.)
  • "ATXIKIPENEN PROZEDURA BEREZIA" (411 pos.)
  • "MERKATUKO GAKOA (412 pos.)
  • "JASOTZAILEAREN LEI KODEA" (413-432 pos.)

2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroan) eremu hauek aldatzen dira:

  • "JASOTZAILEAREN IFZa" (18-26 pos.)
  • "JASOTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA" (37-76 pos.)
  • "SORTZAPEN DATA" (91-98 pos.)
  • "AZPIGAKOA" (102-103 pos.)
  • "BITARTEKARI JASOTZAILEA" (134 pos.)
  • "KODEA" (135 pos.)
  • "JAULKITZAILEAREN KODEA" (136-147 pos.)
  • "ORDAINKETAREN AITORTZAILEA" (148 pos.)
  • "KOBRATU GABE" (170 pos,)
  • "JASOTZAILEAREN HELBIDEA" (227-388 pos.)

345 eredua – Gizarte aurreikuspeneko sistemak.

2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 82. posizioan «GAKOA» eremua aldatzen da, helburu honekin:

  • Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen enpleguko pentsio plan sinplifikatuen erreferentzia barruan sartzea. Plan horiek entitate  kudeatzaileek aitortu beharko dituzte, eta ez haien sustatzaileek.
  • M gako berria gehitzea, «Aurreztaileek banakako pentsioen produktu paneuroparrei (PEPP) egindako ekarpenak» adierazteko.

2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) «AZPIGAKOA» eremuan hurrengo azpigakoa sartzen da A gakoari dagozkion ekarpenetan erabili beharreko azpigakoen artean:

  • 03 azpigakoa: norberaren konturako langileek edo langile autonomoek pentsio plan sinplifikatuetara egindako ekarpenak (Pentsio Planei eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluko 1. apartatuaren a) eta c) letretan aurreikusten dira plan horiek), eta langile horiek enpleguko gizarte aurreikuspeneko planetara egindakoak.

2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 190-270 posizioetan "M GAKORAKO DATU GEHIGARRIAK" eremu berria sortzen da.

346 eredua – Nekazaritza sektoreko dirulaguntzak eta kalte-ordainak.

2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroko) 78. posizioa hartzen duen "JASOTZAILEAREN GAKOA" eremuari idazketa berria ematen zaio, sozietate zergan eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren gaineko errenta zergan salbuetsita dauden dirulaguntzak, kalte-ordainak eta laguntzak eremu horretan aitortu ahal izan daitezen.