Aberastasuna zergapetzeko proposamen berriak Europan


Eztabaida fiskala sustatzea eta jendartean zabaltzea izan da legealdi hasieratik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak ezarritako helburuetako bat.

Asmo horrekin, azken hiru urteotan hainbat ekimen jarri ditu abian departamentuak, besteak beste, UPV/EHUrekin lankidetzan antolatutako udako ikastaroa, “Aberastasuna zergapetzeko proposamen berriak Europan” izenekoa hain zuzen.

Kurtsoaren harrera onak, aurkeztutako ponentzien interesak eta aberastasunaren zergapetzeari buruzko artikuluen urritasunak bultzatuta, ikastaroan aurkeztutako materialarekin liburu bat osatu da.

Informazio gehiago

Agiri erantsiak: