2018ko zerga egutegia


Zerga-alorreko betebeharren urteko egutegiak zergen aitorpenak aurkezteko eta ordainketak egiteko epeei eta aldiei buruzko informazioa ematen du, baita gehien erabili ohi diren ereduei eta aldizkakoak diren eta ez diren aitorpenen epeetako mugaegunei edo amaierei buruzkoa ere.

Egutegiak hiru atal ditu:

Poster (PDF) moduan deskargatu dezakezu.

Badira aldizkako betebehar batzuk urtean egun jakin batzuetan bete beharrekoak. Beste betebehar batzuk, ordea, ez dira aldizkakoak eta egitate zergagarri bat izaten den unetik hasitako epe jakin batzuetan bete beharrekoak dira; hots, zergapetutako egitate edo eragiketa bat izaten denean sortutako betebeharrak dira.

Zerga egutegian jasotako informazioa aurreikuspena besterik ez da, ondoren aldaketarik gerta baitaiteke.