Fiskalitatean ideia berritzaileak


Zergak ordaintzearen inguruko gizarte kontzientzia zabaltzeko, zerga obligazioak borondatez betetzea sustatzeko eta iruzur fiskalaren aurkako borrokan aurrera egiteko, Ogasun eta Finantza departamentuak fiskalitatean ideia berritzalileak proposatzeko bi leihaketa antolatzen ditu.

Lehiaketa, Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei irekia

Fiskalitatean ideia berritzaileak proposatzeko lehiaketa, Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei irekia. Lehiaketa honen helburua da ideia berritzaile horien bidez zerga-obligazioak borondatez betetzeko laguntza zerbitzu berriak ematea eta iruzur fiskalaren aurkako borroka erraztuko duten ideia eta/edo tresna berriak garatzea.

Informazio gehiago

Ikastetxe gipuzkoarrek «Fiskalitatea berritzeko ideiak» proposatzeko saria

Ikasturtearen zehar ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrei zuzendutako fiskalitatea berritzeko saria.

Informazio gehiago