Fiskalitatean ideia berritzaileak 2024

Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei zuzendutako leihaketa

Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri du fiskalitatean ideia berritzaileak proposatzeko 2024ko edizioa, Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei irekia.

Lehiaketa honen helburua da obligazio fiskalak betetzeko laguntza zerbitzu berriak pentsatzen laguntzea, bai eta zerga iruzurraren aurkako borroka erraztuko duten ideia eta/edo tresna berriak garatzen laguntzea ere.

Aldi berean, Foru erakundeak erakarri nahi ditu Foru Ogasuna ezagutzen duten eta gai hori haien proiektu profesionaletarako aukera baliagarritzat hartuko duten pertsona berritzaileak, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko asmoz.

Edizio honetako berritasun gisa, lurraldean sortu berri diren enpresek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Sariak:

  1. Gipuzkoan erroldatutako pertsona fisikoen kategoria:
    • 1. Saria: 1.500€ + MacBook Air (m2) motako ordenagailua edo antzekoa.
    • 2. Saria: 750€ + telefono adimendun bat, Iphone 13 motakoa edo antzekoa.
  2. Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berrien kategoria
    • Sari bakarra: 10.000€ 

Ideiak aurkezteko epea:

  • 2024ko martxoaren 23an hasi eta maiatzaren 10ean, 14:30etan, bukatuko da.

Informazio gehiago

  • Gipuzkoan erroldatutako pertsona fisikoen kategoriako: ideia sarituen laburpena
  • Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berrien kategoria: eman gabe