Fiskalitatearen inguruko unitate didaktikoa


Unitate didaktiko honen helburua, webgune baten bidez, ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko jakintza ikasleengana hedatzea da, DBHko 4. mailatik aurrera, kontzientzia fiskala handiago bat pizteko xedearekin.

Webgunean, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Webgunea hainbat ataletan banatuta dago: hasiera, erakunde publikoak, zergak, iruzur fiskala, glosarioa eta jardueren aurkibide bat.

2017-2018 ikasturtetik 2020-2021 ikasturtera arte indarrean egon den aurreko lankidetza-hitzarmena amaituta, 2021eko martxoaren 23an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian beste lankidetza-hitzarmen bat argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien artean sinatua, hezkuntza-programa garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat Hezkuntza programa garatzeko dena. Programa hori 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan landu da, eta hurrengo 2 ikasturteetan garatzeko luzatu da (2023-2024 eta 2024-2025).

 

Ikastetxeek heziketa programara atxikidura

Heziketa programara atxiki nahi baduzu, sakatu lotura honetan: atxikimendua

Informazio gehiago

Lotura: Ekonomia eta zergak webgunea

Agiri erantsiak: