Zerga iruzurra saihesteko protokoloa


Ogasun eta Finantza Departamentuaren helburu estrategikoetako bat da zerga betebeharren betetze-maila hobetzea, ongizatearen estatua bermatzen duten kontribuzioei gizarteak balio sozial handiagoa emateagatik eta iruzurrezko jokabideen aurrean tolerantzia soziala murrizteagatik.

Helburu hori betetze aldera, departamentu honek mekanismoak ezarri ditu Gipuzkoako agente eta kolektiboekin gizarte lankidetza bideratzeko, jardunbide onen protokolo bat izenpetuz. Protokoloak bi helburu hauek ditu: alde batetik, zerga iruzurraren aurkako borrokan lankidetza sustatzea, eta, bestetik, Gipuzkoako Foru Ogasunaren eta organismo horien arteko komunikazio kanal iraunkor bat izatea.

Hauek dira zerga iruzurra saihesteko protokoloa sinatu duten erakundeak:

  • ABELUR Kooperatiba Elkartea
  • AEDAF - Espainiako zerga-aholkularien elkartea
  • AEGA - Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkartea
  • AROTZGI - Gipuzkoako Arotz Taldea
  • ASLE – Euskadiko Lan Sozietateak
  • Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Elkartea
  • Euskadiko Vending Elkartea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofiziala
  • Euskal Nekazarien Batasuna
  • G. Taxi Gipuzkoako Taxisten Elkartea
  • GAIA. ETAI klusterra
  • Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua
  • Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
  • Gipuzkoako Ekonomisten Euskal Elkargoa
  • Gipuzkoako Enpresen Elkartea (ADEGI)
  • Gipuzkoako Eraikuntza Enpresen Elkartea  (ASCONGI)
  • Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala
  • Gipuzkoako Estetikalarien Elkar
  • Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoa
  • Gipuzkoako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofiziala
  • Gipuzkoako Hotel Entrepresaren Elkartea (ASPAGI)
  • Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresariala (INSTAGI)
  • Gipuzkoako Jolas Makina Enpresen Elkartea (AGUIMAR)
  • Gipuzkoako Merkatal Agenteen Elkargoa
  • Gipuzkoako Merkataritza Federazioa
  • Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofiziala
  • Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
  • Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea
  • Gipuzkoako Tindategi eta Arropa Ikuztegien Elkarte Profesionala
  • Ileapaindegien Gipuzkoako Elkartea
  • Zerga Aholkularien Gipuzkoako Elkarte Profesionala

Informazio gehiago

Agiri erantsia: Protokolo eredua (PDFa)