Zerga ordezkaritza kudeatzeko prozedurak

Ordezkaritzaren eskaera

Alta eskaera ordezkariak abiatu behar du beti. Bi datu baino ez dira sartu behar: izena eta IFZ. Ordezkariak adierazi behar du zeintzuk hartzen duten parte harremanean, ordezkaritzaren edukia aukeratu, eta aurre-inskripzioa izenpetu. Profesionalak ez diren zerga ordezkaritzetan, aplikazioak ahalbidetzen du edukia errolda korporatibora zabaltzea.

1.1 Dokumentaziorik behar ez duten ordezkaritzak

Pertsona fisikoek eta 001-L eredua inskribatua duten entitateek, ez dute horrelakorik aurkeztu behar. Automatikoak dira, eta ordezkariak berariaz adierazi behar du hori.

Ikusi nola eskatzen den pertsona fisiko baten ordezkaritza (PDF)

1.2 Dokumentazioa aurkeztu beharra dakarten ordezkaritzak

Dokumentazioa, behin eskaneatuta, aplikaziotik bidaltzen du ordezkariak. Dokumentazioa berrikusi ondoren, ordezkariari posta elektronikoz jakinarazten zaio zer emaitza izan duen tramiteak.

Ikusi nola eskatzen den dokumentazioa behar duen entitate baten ordezkaritza (PDF)

Ikusi nola eskatzen den dokumentazioa behar duen pertsona baten ordezkaritza (PDF)

Ordezkatuaren borondatea balioztatzea

Ordezkaritzari alta emateko, ordezkatuak, edo ordezkatzeko ahalmena duen hirugarren pertsona batek, honako modu hauetakoren batean balioztatu behar du ordezkaritza (azaroaren 15eko 614/2021 FAren (PDF) III. kapituluan jasotako salbuespenekin):

  • Telematikoki. Gipuzkoatarira sartuko da sinadura elektronikoarekin, eta ordezkariak egindako ordezkaritza-eskaera sinatuko du. Ikusi nola egin (PDF).
  • Bertaratuta:
  • Triangulazioa. Ordezkariak, ordezkatuak sinatutako eskaera orria erantsiko du Gipuzkoataritik. Ordezkatuaren helbide fiskalera kode bat bidaliko da.
  • Agiri notarial bidez. Ordezkatutako pertsonaren sinadura fede-emaile publiko aurrean edo berariazko notario-ahalorde bidez legitimatuta dakarren ordezkaritza agiria aurkeztuko du ordezkariak Gipuzkoataritik.

Bajak

Ordezkarien Erroldan bajak izapidetu ahal izateko, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko da, baja-eskaeran bertan agertuko dena. Adierazpen horretan, ordezkariak ordezkatuari baja jakinarazi diola edo jakinarazten saiatu dela adieraziko du. Borondatez, baja jakinarazi dela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango du.