Zerga ziurtagiriak


Tramite honen bitartez, Gipuzkoako zergadunen zerga egoera egiaztatu daiteke.

Nork eskatu ditzake zerga ziurtagiriak?

  1. Herri administrazioek, baldin eta datuetarako sarbidea badute eta interesdunak baimena eman badie.
  2. Interesdunek berek, kasuan kasuko administrazioak haren datuak eskuratu ezin dituenean.
     

Nola eskatu daitezke zerga ziurtagiriak?

Internet bidez

Hurrengo loturak erabiliz eskatu daitezke zerga ziurtagiriak.

Telefonoz

943 11 30 00 zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara. Beharrezkoa da eskatutako ziurtagiria zehatz-mehatz adieraztea. Telefonoz eskatu ondoren, interesdunaren helbide fiskalera bidaltzen da posta arruntez. (Pertsona fisikoak bakarrik)


Aurrez aurre, bulegoetan

Ziurtagiriak presentzialki eska daitezke ondorengo bulegoetan:


Nork jaso dezake ziurtagiria?

  1. Interesdunak berak, baldin eta tramitazio elektronikora behartuta ez badago.
  2. Beste pertsona batek, zerga-dokumentuak jasotzeko baimen baten bidez.
     

Zerga ziurtagiriak ez direnak


Zerga alorreko ez den ziurtagiri bakarra ondorengoa da:

Ziurtagiri hau behin identifikatuta eskatu daiteke. Ziurtagiria ordenagailutik jaitsi daiteke zuzenean.

Ziurtagiri honek balio du Gipuzkoako Foru Aldundian erreferentziako ekitaldian eskatzaileak egindako kontratu, faktura, diru-laguntza, eta abarri buruzko kontabilitate mugimenduen informazioa emateko.