Ondarea

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Garrantzitsua: 2018ko ekitaldiaz geroztik Ondarearen gaineko Zerga aitortzeko obligazioa dago. 2013ko ekitalditik  2018ko ekitaldira arte Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga izan da indarrean eta aurreko ekitaldietan, berriz,  Ondarearen gaineko Zerga . Aipatutako zergei buruz “Aurreko ekitaldiak” atalean informazioa eskura dezakezu. 2023ko ekitalditik aurrera Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga indarrean dago.

Ondarearen gaineko Zerga zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonalekoa, zergadunen ondare garbia zergapetzen duena. Zergadunaren titulartasunpean dauden ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek eratzen dute haren ondare garbia, ondasun eta eskubideen balioa murrizten duten zama eta kargekin gutxituta eta zergadunak aurre egin beharreko zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta.

Zergadunak behartuta daude zerga honen autolikidazioa aurkeztera autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa denean edo, zirkunstantzia hori bete gabe ere, haien ondasun edo eskubideen balioa, zergaren arauen arabera zehaztua, 3.000.000 euro baino handiagoa denean.

Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonalekoa, ondarearen gaineko zergarekiko izaera osagarria duena eta zergadunen 3.000.000 eurotik gorako ondare garbia zergapetzen duena.

Zergadunak behartuta daude zerga honen autolikidazioa aurkeztera autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa denean.

Bi zerga horiek urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko dira, eta zergadunak data horretan bere titulartasunpean duen ondareari eragingo diote.

Zerga horien ereduak honako hauek dira: