Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Aseguru Primen gaineko Zergaren aitorpenak (430 eredua edo 480 eredua) aurkeztu ondoren, zergadunak aitorpen horietan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren errekerimendurik jaso gabe, erregularizatzeko eskaera borondatez egin dezake.

Akatsak edo ez-egiteak bi motakoak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: aitortu behar zuena baino oinarri ezargarri txikiagoa sartzeagatik.
  • Zergadunaren kalterako: oinarri ezargarrian zerga horri lotuta ez zeuden edo salbuetsita zeuden eragiketak sartzeagatik.
  • Informazio izaerakoak (480 eredua).

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Lehen bi kasuetan, hau da, bai Foru Ogasunari bai zergadunari egindako kaltea zuzendu nahi denean, honako prozedurari jarraituko zaio:

  • Idatzi bat aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Ogasuneko Zeharkako zergen Zerbitzuan, Aseguru Primen Atalean (Errotaburu pasealekua, 2. 20018 Donostia) zure burua identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala ez da bete eta aurkeztu behar (430 eredua, aseguru primei buruzkoa).
  • Zerga egoera erregularizatzeak sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Aseguru Primen gaineko Zergaren Atalak aitorpena berrikusi eta behin-behineko likidazioa egingo du; eta zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

Hirugarren kasuan, hau da, informazio izaerako akatsa zuzendu nahi denean, zergadunak bi aukera izango ditu: arestian adierazitako prozedurari heltzea (idatzi bat aurkeztea, bidezko aldaketa eskatuz) edota ordezko aitorpen bat aurkeztea, zerga honen 480 ereduan azaltzen diren aurkezpen modalitate eta lekuetan.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: %2ko errekargua gehi berandutza interesak.
  • 4 hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak.
  • Urtebetetik gora: %10eko errekargua gehi berandutza interesak.

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunak sartu behar ez zuen zenbatekoa itzuliko dio.