2015 eta 2016ko lan atxikipenen adibideak

1- Atxikipen portzentajearen kalkuluaren adibidea (orokorra)

Ibonek lan egiten duen enpresak aurreikusten du 2015ean edo 2016an honako ordainsariak izango dituela:

Soldatak eta lansariak: 21.035,42 euro.

Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 3.005,06 euro.

Gauzen bidezko ordainketak:

   * Enpresak ordaindutako bizitza asegurua: 540,91 euro.
   * BGAEetarako ekarpenak: 300,51 euro.

Horretaz gain, urtarrilaren 1a baino lehen Ibonek jakinarazi du Zergaren Foru Arauaren 79. artikuluan aurreikusitako kenkarirako eskubidea duten bi seme-alaba dituela.

Atxikipen tasaren kalkulua:

1) Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako aurreikus daitekeen urteko ordainketa osoa:
21.035,42 + 3.005,06 + 540,91 = 24.581,39 euro.

2) Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:

U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

5 < ***
24.350,01 26.460,00 14 13 11 9 6 3 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Ibonen etekinen eta egoera pertsonalaren arabera aplikatu beharreko atxikipen tasa %11koa da.

Suposa dezagun irailean ondoko aldaketak gertatzen direla:

   * Soldatak eta lansariak: % 2,5eko igoera.
   * Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 4.507,59 euro.

Atxikipen tasa berriaren kalkulua:

1) Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako urteko ordainketa osoa:

(21.035,42 x 1,025) + 5.507,59 + 540,91 = 27.609,81 euro.

2) Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:

U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

5 < ***
26.650,01 29.160,00 15 14 13 10 8 4 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Irailetik aurrera aplikatu beharreko atxikipen tasa %13koa izango da.

2-. Ezinduen atxikipen portzentajearen kalkuluaren adibidea

Ainhoak lan egiten duen enpresak aurreikusten du 2015ean honako ordainsariak izango dituela:

Soldatak eta lansariak: 21.035,42 euro.

Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 3.005,06 euro.

Gauzen bidezko ordainketak:

   * Enpresak ordaindutako bizitza asegurua: 540,91 euro.
   * BGAEetarako ekarpenak: 300,51 euro.

Horretaz gain, urtarrilaren 1a baino lehen, Ainhoak ordaintzaileari honakoa jakinarazi dio:

   * Zergaren Foru Arauaren 81. artikuluan aurreikusitako kenkarirako eskubidea duten bi seme-alaba dituela eta,
   * 33/2014Foru Dekretuaren 100. artikuluaren 4.a) atalean bildutako egoeran dagoela % 50eko ezintasun maila aitortua duelako, Gizarte Zerbitzuen Departamentuak jaulkitako dagokion ziurtagiria aurkeztuz.

Atxikipen tasaren kalkulua:

1) Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako aurreikus daitekeen urteko ordainketa osoa:
21.035,42 + 3.005,06 + 540,91 = 24.581,39 euro.

2) Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:

U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

5 < ***
24.350,01 26.650,00 14 13 11 9 6 3 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Ainhoaren etekinen eta egoera pertsonalaren arabera aplikatu beharreko atxikipen tasa %11koa da.

3) Ezintasunagatiko gutxipena:

U. etekinak zenbatekotik U. etekinak zenbatekora Ezintasun. A egoera Ezintasun. B egoera Ezintasun. C egoera
22.960,01 29.160,00 7 12 12

* U. etekinak = Urteko etekinak • ** Ezintasun. = Ezintasuneko

Bere egoera pertsonalari jarraiki aplika dakiokeen tasa honakoa da: %11 - %7 = %4.

Suposa dezagun irailean ondoko aldaketak gertatzen direla:

   * Soldatak eta lansariak: %2,5eko igoera.
   * Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 5.507,59 euro.

Atxikipen tasa berriaren kalkulua:

1) Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako urteko ordainketa osoa:
(21.035,42 x 1,025) + 5.507,59 + 540,91 = 27.609,81 euro.

2) Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:

U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

 5 < ***
26.560,01 29.160,00 15 14 13 10 8 4 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Ainhoari etekinen eta seme-alaba kopuruaren arabera aplikatu beharreko atxikipen tasa % 13koa da.

3) Ezintasunagatiko gutxipena:

U. etekinak zenbatekotik U. etekinak zenbatekora Ezintasun. A egoera Ezintasun. B egoera Ezintasun. C egoera
22.960,01 29.160,00 7 12 12

* U. etekinak = Urteko etekinak • ** Ezintasun. = Ezintasuneko

Bere egoera pertsonalari jarraiki aplika dakiokeen tasa honakoa da: %13 - %7 = %6.

Beraz, irailetik aurrera aplikatu beharreko atxikipen tasa % 6koa izango da.