2020ko lan atxikipenen adibideak

1- Atxikipen portzentajearen kalkuluaren adibidea (orokorra)

Ibonek lan egiten duen enpresak aurreikusten du 2020an honako ordainsariak izango dituela:

Soldatak eta lansariak: 21.035,42 euro.

Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 3.005,06 euro.

Gauzen bidezko ordainketak:

   * Enpresak ordaindutako bizitza asegurua: 540,91 euro.
   * BGAEetarako ekarpenak: 300,51 euro.

Horretaz gain, urtarrilaren 1a baino lehen Ibonek jakinarazi du Zergaren Foru Arauaren 79. artikuluan aurreikusitako kenkarirako eskubidea duten bi seme-alaba dituela.

Atxikipen tasaren kalkulua:

  1. Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako aurreikus daitekeen urteko ordainketa osoa: 21.035,42 + 3.005,06 + 540,91 = 24.581,39 euro.
  2. Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea: 21.035,42 + 3.005,06 + 540,91 = 24.581,39 euro.
U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

5 < ***
23.340,01 25.080,00 13 12 10 8 4 0 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Ibonen etekinen eta egoera pertsonalaren arabera aplikatu beharreko atxikipen tasa %10koa da.

Suposa dezagun irailean ondoko aldaketak gertatzen direla:

   * Soldatak eta lansariak: % 2,5eko igoera.
   * Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 4.507,59 euro.

Atxikipen tasa berriaren kalkulua:

  1. Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako urteko ordainketa osoa: (21.035,42 x 1,025) + 5.507,59 + 540,91 = 27.609,81 euro.
  2. Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:
U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

5 < ***
27.250,01 29.790,00 15 14 13 10 8 4 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Irailetik aurrera aplikatu beharreko atxikipen tasa %13koa izango da.

2-. Langile aktibo desgaituen atxikipen portzentajearen kalkuluaren adibidea

Ainhoak lan egiten duen enpresak aurreikusten du 2020an honako ordainsariak izango dituela:

Soldatak eta lansariak: 21.035,42 euro.

Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 3.005,06 euro.

Gauzen bidezko ordainketak:

   * Enpresak ordaindutako bizitza asegurua: 540,91 euro.
   * BGAEetarako ekarpenak: 300,51 euro.

Horretaz gain, urtarrilaren 1a baino lehen, Ainhoak ordaintzaileari honakoa jakinarazi dio:

  • Zergaren Foru Arauaren 81. artikuluan aurreikusitako kenkarirako eskubidea duten bi seme-alaba dituela eta,
  • 33/2014Foru Dekretuaren 100. artikuluaren 4.a) atalean bildutako egoeran dagoela % 50eko ezintasun maila aitortua duelako, Gizarte Zerbitzuen Departamentuak jaulkitako dagokion ziurtagiria aurkeztuz.

Atxikipen tasaren kalkulua:

  1. Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako aurreikus daitekeen urteko ordainketa osoa: 21.035,42 + 3.005,06 + 540,91 = 24.581,39 euro.
  2. Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:
U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

5 < ***
23.340,01 25.080,00 13 12 10 8 4 0 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Ainhoaren etekinen eta egoera pertsonalaren arabera aplikatu beharreko atxikipen tasa %10koa da.

  1. 3) Ezintasunagatiko gutxipena:
U. etekinak zenbatekotik U. etekinak zenbatekora Ezintasun. A egoera Ezintasun. B egoera Ezintasun. C egoera
23.340,01 29.7900,00 7 12 12

* U. etekinak = Urteko etekinak • ** Ezintasun. = Ezintasuneko

Bere egoera pertsonalari jarraiki aplika dakiokeen tasa honakoa da: %10 - %7 = %3.

Suposa dezagun irailean ondoko aldaketak gertatzen direla:

  • Soldatak eta lansariak: %2,5eko igoera.
  • Produktibitateagatiko plusa (aldagarria): 5.507,59 euro.

Atxikipen tasa berriaren kalkulua:

  • Atxikipena kalkulatzeko ondorioetarako urteko ordainketa osoa: (21.035,42 x 1,025) + 5.507,59 + 540,91 = 27.609,81 euro.
  • Taulan atxikipen portzentajeak bilatzea:
U. etekina Zenbatetik U.  etekina Zenbatera

0

s-a

1

s-a

2

s-a

3

s-a

4

s-a

5

s-a

 5 < ***
27.250,01 29.790,00 15 14 13 10 8 4 0

* U. etekina = Urteko etekina • ** s-a = seme-alabak • *** = seme-alaba gehiago

Ainhoari etekinen eta seme-alaba kopuruaren arabera aplikatu beharreko atxikipen tasa % 13koa da.

  1. Ezintasunagatiko gutxipena:
U. etekinak zenbatekotik U. etekinak zenbatekora Ezintasun. A egoera Ezintasun. B egoera Ezintasun. C egoera
23.340,01 29.790,00 7 12 12

* U. etekinak = Urteko etekinak • ** Ezintasun. = Ezintasuneko

Bere egoera pertsonalari jarraiki aplika dakiokeen tasa honakoa da: %13 - %7 = %6.

Beraz, irailetik aurrera aplikatu beharreko atxikipen tasa % 6koa izango da.