Langile aktibo ezinduei aplika dakizkiekeen 2014ko atxikipenak


Langile aktibo ezinduei atxikipen portzentajeen taula orokorra aplikatuko zaie. Langileak duen ezintasun egoeraren eta kalkulatutako etekinen arabera, dagokion atxikipen orokorren taulako portzentajearen hurrengo taulan adierazitako portzentajea kenduko zaio.

Urteko etekina/Importe rendimiento anual

Minusbaliotasun maila

Grado de minusvalía

4.a) apartatua /apartado

4. a)

4.b) apartatua/apartado

4.b)

4.c) apartatua/apartado

4. c)

Gutxienez

Desde

Gehienez

Hasta

0,01

22.960,00

9

12

22.960,01

29.160,00

7

12

29.160,01

42.310,00

6

10

42.310,01

48.950,00

5

10

48.950,01

69.190,00

4

8

69.190,01

104.860,00

3

6

104.860,01

164.240,00

2

5

164.240,01

Hortik gora / En adelante

1

3

* U. etekinak = Urteko etekinak

** Ezintasun. = Ezintasuneko

A egoera: Langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65 baino txikiagoa denean.

B egoera: Minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa duten langile aktibo ezinduak, baldin eta mugikortasun mugatuko egoeran badaude. Mugikortasun mugatua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, II. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortzen dituztenean.

C egoera: Langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 65ekoa edo handiagoa denean.

Atxikipen portzentajea gutxitu nahi duten langile aktibo ezinduek ordaintzaileari aurkeztu beharko diote Gizartekintza Departamentuak edo beste organo eskudun batek egindako ziurtagiri bat, gutxiespen horretarako eskubidea lortzeko eskatutako beharkizunak betetzen dutela frogatzeko.