Langile aktibo desgaituei aplika dakizkieen 2022ko irailaren 1etik aurrerako atxikipenak


Langile aktibo ezinduei atxikipen portzentajeen taula orokorra aplikatuko zaie. Langileak duen ezintasun egoeraren eta kalkulatutako etekinen arabera, dagokion atxikipen orokorren taulako portzentajearen hurrengo taulan adierazitako portzentajea kenduko zaio.

 

Urteko etekina

 

Minusbaliotasun maila

 

4.a) apartatua 

4.b) apartatua

4.c) apartatua

Gutxienez

Gehienez

0,01

24.070,00

9

12

24.070,01

30.990,00

7

12

30.990,01

45.340,00

6

10

45.340,01

52.920,00

5

10

52.920,01

74.950,00

4

8

74.950,01

113.490,00

3

6

113.490,01

177.700,00

2

5

177.700,01

Hortik gora 

1

3

 

A egoera: Desgaitasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65etik beherakoa duten langile aktiboak..

B egoera: Desgaitasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten langile aktiboak, baldin eta mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifika-tzeko prozedurari buruzkoak, II. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortzen dituztenean.

C egoera: Desgaitasun maila 100eko 65 edo handiagoa duten langile aktiboak.

Atxikipen portzentajea gutxitu nahi duten langile aktibo desgaituek ordaintzaileari aurkeztu beharko diote Gizartekintza Departamentuak edo beste organo eskudun batek egindako ziurtagiri bat, gutxipen horretarako eskubidea lortzeko eskatutako beharkizunak betetzen dutela frogatzeko.