Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Etekinei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpenak behin aurkeztuta (110, 111, 115, 117, 123, 124, 126, 128, 211, 215 edo 216 eredua) zergaduna ohartzen bada, Foru Ogasunetik inolako errekerimendurik jaso gabe, aitorpenean akatsak daudela edo datuak faltan dituela, nahi badu aitorpena zuzentzeko eskatu dezake.

Akatsak edo omisioak izan daitezke:
Foru Ogasunaren kalterako:  aitorpenean etekinen bat, etab… ez sartzeagatik.
Zergadunaren kalterako: sartu behar ez ziren etekinak sartzeagatik, salbuetsita zeudelako, esate baterako.
Akats numerikoak, emaitza ekonomikorik ez dakartenak.

Prozedura

Lehen kasuan, aitorpen osagarria (110 eredua, 111 eredua, 115 eredua, 117 eredua, 123 eredua, 124 eredua, 126 eredua, 128 eredua, 211 eredua, 215 eredua edo 216 eredua) bi eratara aurkeztu daiteke:

  • Internet: 2017ko ekitalditik aurrera ZergaBidea plataforma erabiliz, eta 2016ko ekitaldira arte Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formulario betez edo ZergaBidea programa zaharrarekin lortzen den fitxategia igoz. Aldatu beharreko laukiak bete behar dira, ingresatu beharreko kantitatea adieraziz.
  •  Papera: inprimaki ofiziala bete behar da ( eta entitate laguntzaile batean aurkeztu. Inprimakia aurkeztea, aitortu gabeko diferentzia ordaindu behar da.

Foru Ogasunak bidezko errekargua likidatuko du, kontuan hartuta zenbat denbora igaro den borondatezko epea amaitu denetik zuzenketa aitorpena aurkeztu arte.

  • 3 hilabete bitarteko atzerapena: kuotaren diferentziaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebeteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Gainerako kasuetan, zuzendu nahi diren akatsak zergadunaren kalterako izan edo emaitza ekonomikorik ez dakarten errore numerikoak izan, honako prozedurari jarraitu behar zaio:

1. Idatzi bat aurkeztuz

  • Idatzi bat aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zuzeneko Zergen Zerbitzuan (Errotaburu pasealekua, 2 – 20018 Donostia), eta idatzi horretan norberak bere burua identifikatu eta zuzenketaren zergatia azaldu. Frogagiriak aurkeztu behar dira, eta itzulketa eskatuz gero, kontu korrontea adierazi.
  • Bi modutan bukatu daiteke prozedura: zenbatekoa itzuliz edo zenbatekoa itzuli gabe.

2. Internetez ZergaBidea plataforma erabiliz