BEZa eta merkataritza elektronikoa    

 

2021eko uztailaren 1etik aurrera, “minileihatila bakarra” enpresaria edo profesionala finkatuta ez dagoen estatu kideetan azken kontsumitzaileei emandako zerbitzu guztietara zabalduko da, baita ondasunen urrutiko salmentetara eta ondasunen barne entrega jakin batzuetara ere.  “Mini leihatila bakarra”  "Leihatila bakarra" (One Stop Shop, OSS) izatera pasako da.

Erabilgarri dago BEZaren 035 ereduari dagokion formularioa, OSSeko erregimen bereziei lotutako errolda-egoera aitortzeko (Batasuneko araubidea eta Inportazio araubidea). Aitorpenak Internet  bidez, Zergabidea plataforma bidez, aurkeztu ahal izango dira 2021eko uztailaren 15etik aurrera.