Alderdi iragankorrak


2021eko uztailaren 1etik aurrera, telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuei eta bide elektronikoz emandako zerbitzuei (MOSS) aplikatu beharreko BEZaren minileihatila bakarraren araubidea hauxe bihurtuko da: urrutiko salmentei eta ondasunen barne entrega eta zerbitzu prestazio jakin batzuei (OSS) aplikatu beharreko BEZaren leihatila bakarraren araubide.

OSSren alde egin nahi duten enpresaburu edo profesional guztiek 035 eredua aurkeztu beharko dute erregistratzeko, salbu eta BEZaren minileihatila bakarraren (MOSS) erregimenean erregistratuta daudenak, azken horiek automatikoki erregistratuko baitira araubide berezi berrian (OSS). Azken kasu horretan, araubide berria aplikatu nahi ez bada, 034 eredua aurkeztu beharko da, 2021eko uztailaren 30a baino lehen, telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatu beharreko BEZaren minileihatila bakarraren araubidea bertan behera uzteko.

Behin 2021eko bigarren hiruhilekoari dagokion aitorpen aldia amaitu ondoren (2021eko uztailaren 26a), 368 eredua (telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuen edo zerbitzu elektronikoen araubide berezien BEZaren aitorpena) erabili beharko da, baldin eta 2021eko bigarren hiruhilekoari edo aurreko zergaldiei dagokien aitorpenen bat zuzendu behar bada edo zergaldi horietako BEZa epez kanpo aitortzeko asmoa badago (gehienez 3 urte, aitorpena aurkeztu behar izan zenetik aurrera).