Araubide aldaketak


BEZari buruzko araudia aldatu egin da Kontseiluaren 2017ko abenduaren 5eko 2017/2455 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko. Zuzentarau horrek 2006/112/EE Zuzentaraua eta 2009/132/EE Zuzentaraua aldatzen ditu, ondasun-zerbitzuak emateko eta urruneko salmentak egiteko BEZari buruzko zenbait betebeharrei dagokienez, bai eta Kontseiluko azaroaren 21eko 2019/1995 (EB) Zuzentaraua, 2006/112/EE Zuzentaraua aldatzen duena, ondasunen urrutiko salmentei eta ondasunen barne entrega batzuei buruzko xedapenei dagokienez.

Aurreko zuzentarauen transposizioen ondorioz, 2021eko uztailaren 1etik aurrera aplikatzekoak diren arauek aldaketa handiak dakartza BEZaren araudian, azken kontsumitzaileek erositako ondasun-emateen tributazioari dagokionez, oro har Internet eta plataforma digitalen bidez, hornitzaileak beste estatu kide batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik bidaltzen direnean, eta ezarri gabeko enpresaburuek azken kontsumitzaileen alde egindako zerbitzu-prestazioetan, non Zergapeko egitatea kokatzeko arauen arabera, estatu kide horietan zergapetuko diren (kontsumoko estatu kidearen tributaziora lotua).

BEZaren  aplikazio eremuko araudia

Batasuneko araubidea

EUROPAR KOMISIO GIDA (PDF gaztelaniaz)