Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Fabrikazio Zerga Berezien aitorpenak aurkeztu ondoren, zergadunak bertan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik bat jaso gabe, borondatez erregularizazioa eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: etekinen bat ez sartzeagatik, etab.
  • Zergadunaren kalterako: Etekinak behar ez den moduan sartzeagatik, etab.
  • Informazio izaerakoak

Prozedura

  • Idatzi bat aurkeztuko du  norbere burua identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala ez da bete eta aurkeztu behar.
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Zerga Berezien Atalak aitorpena berrikusi eta behin-behineko likidazioa egingo du; eta zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko, konpentsatzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: ordaindu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutze interesak.
  • 4. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira
  • Urtebetetik gora: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko.

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunari itzuliko dio sartu beharrik ez zuen zenbatekoa.