002 Mugaldeko Langileen Erregistroa

Frantzian bizi eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan soldata, ordainsari, lan etekinak lortzen dituztenak, zenbait sari publiko salbuetsita, Mugaldeko Langileen Erregistroan inskribatu ahal izango dira lortutako lanaren etekinak ez daitezen Gipuzkoako Lurralde Historikoan tributazioari lotuta geratu, beraz ez litzateke jatorrian atxikipena egitea egoki izango.

Nork aurkeztu behar du?

Frantzian bizi diren eta, zenbait eskakizun beteta, Mugaldeko Langileen Erregistroan alta, aldaketa edo baja eskatu nahi dutenak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

002 eredua Ogasun eta Finantza edozein Herritarren Arretarako Bulegotan aurkeztu behar da.

Aurkezteko epea

002 eredua ondoko epeetan aurkeztu beharko da:

  • Alta eskaera edozein unetan aurkez daiteke.
  • Aldaketa eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da, alta eskaeran jasotzen diren ohiko bizilekua edo inoren konturako lana egiten den tokia aldatzen den egunetik kontatzen hasita.
  • Mugaldeko langile izateko baldintzak galtzearen ondorioz baja eskaera aurkeztu behar denean, epea hilabetekoa izango da, galera hori gertatzen den egunetik kontatzen hasita.
  • Borondatezko baja eskaera edozein unetan aurkeztu ahal izango da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren

Araudia

90/1996 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa, Ogasun eta Finantza Departamentuan mugaldeko langileen erregistro bat sortzen duena. (PDF)

65/2023 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Mugaldeko Langileen Erregistroan alta, aldaketa eta baja eskatzeko 002 eredua onetsi eta hura aurkezteko lekua eta epea ezartzen dituena (PDF)