Nork aurkeztu behar du?

Beren jardueren hasiera, aldaketa edo amaiera zentsu aitorpenaren bitartez jakinaraztera derrigortuak daude honakoak:
1. Gipuzkoako Lurralde Historikoan egoitza duten pertsona edo erakundeak honako kasuetan:

  • Jarduera enpresarial edo profesionalak egiten dituzten edo egingo dituztenean.
  • Etekinak ordaintzen dituztenean enpresa edo lanbide jardueraren emaitza gisa, atxikipenak jasanda.
  • Enpresa edo profesional gisa jarduten ez diren eta BEZaren mende dauden ondasunak Batasunaren barnean eskuratzen dituzten (Europar Batasuneko beste herrialde batean egindako eskurapenak) pertsona juridikoak (elkarteak, fundazioak) direnean.


2. Gipuzkoako Lurralde Historikoan egoitza duten pertsona eta erakundeak, Gipuzkoan honako aitorpen hauetakoren bat aurkeztu behar dutenean:

  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
  • Atxikipenen edo konturako sarreren aitorpena.
  • Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa, betiere establezimendu iraunkor bidez jarduten diren zergadunak badira.
  • Jardueren gaineko zergaren aitorpena.

3. Errenta esleipenen erregimeneko erakundeetako bazkide, oinordeko, komunitate kide edo partaideak (herentzia banatu gabea, ondasun komunitatea, etab.), jarduera enpresarial edo profesionaletan aritzen direnak.