039 Entitate taldeko erregimen bereziaren datuen komunikazioa

Nork aurkeztu behar du?

Entitate talde bat osatzen duten enpresari edo profesionalek, BEZaren 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen IX. tituluaren IX. kapituluan jasotzen duen erregimen berezia aplikatzea aukeratzen dutenean, zirkunstantzia hori Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Kudeaketa Zerbitzuari komunikatze aldera.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren edukia zergaren jarraibideetan jasota dago, eta BEZaren 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 163.quinquies artikulutik 163.nonies artikulura entitate taldeko erregimen bereziari buruz xedatutakoari lotuta dago.

Aurkezteko modalitateak

  •  Internet bidez: 039 eredua derrigorrez elektronikoki aurkeztuko da internetez ZERGABIDEA plataformatik.

Aurkezteko lekuak

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

  • Ondorioak sortzen hasi behar duen urtea iritsi aurreko abenduan.
  • Jarduera enpresarial edo profesionalak egiten hasten badira, edo lehendik egiten zirenekiko sektore desberdindua izango den jarduerari ekiten bazaio, jarduera horiei dagozkien ondasun salmentak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi diren zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea amaitu arte aukeratu ahal izango da hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzea.
  • Aldizkako aitorpen-likidazioak aurkezteko epearen barruan, BEZeko entitate taldeen erregimen berezia aplikatzen hasi ondoren hileroko itzulketen erregistroan alta eskatu nahi denean. Kasu honetan ondorioa aitorpen-likidazio horien likidazio-aldia amaitu ondorengo egunetik aurrera izango du.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea. (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1156/2008 Foru Agindua, abenduaren 29koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergako entitate taldeen erregimen berezian datuen berri emateko erabiliko den  eredua onartzen duena. (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

Lotutako zergak (ereduak)

322 Entitate taldea. Banakako eredua. Hilabeteroko aitorpena
353 Entitate taldea. Baterako eredua. Aitorpen-likidazioa hilabeterokoa
393 Entitate taldeko erregimen berezian banaka aurkezteko urteko aitorpena