043 Aitorpen-likidazioa. Bingo jokoa

Nork aurkeztu behar du?

Bingoan jarduteko kartoi homologatuak erosten dituzten pertsona baimenduak.

Zer aitortzen da?

Jokalariek kartoiak erosteagatik ordaindutakoaren batura osoa, batere kenkaririk gabe.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Finantza entitate laguntzaileren batean ordaindu ondoren, bingoan jarduteko kartoi homologatuak eskuratzeko, 043 inprimakia ondorengo Ogasun eta Finantza Departamentuko bulegoren batean aurkeztuko da:

  • Errotaburu pasealekua, 2 – Donostia

Aurkezteko epea

Zenbatekoa kartoi homologatuak erosi baino lehen sartzen da Finantza entitate kolaboratzaileetan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek aurkezteko balio du.  

Araudia

5/2002 Foru Agindua, maiatzaren 13koa, bingo kartoien erosketa tasari buruzko hainbat zerga neurri onartzen duena (PDF)

4/2010 Foru Araua, abenduaren 23koa, non bere seigarren xedapen gehigarriak bingo kartoien erosketa tasa aldatzen duen

1.330/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, zorte, apustu eta zorizko jokoen gaineko tributuak aitortu eta likidatzeko erabiliko diren 040, 042, 044 eta 046 ereduak onartzen dituena (PDF)
1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

271/2024 Foru Agindua, ekainaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita 1330/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, Zorte, apustu eta zorizko jokoen gaineko tributuak aitortu eta likidatzeko 040, 042, 044 eta 046 ereduak onesten dituena.

5/2002 Foru Araua, maiatzaren 13koa, zenbait zerga neurri onartzen duena (5. artikulua) (PDF)

6/1992 Legea, urriaren 16koa, Bingo Jokuaren gaineko Zergari eta zoripeko Jokuak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoez baliatuz egiten diren jokuen gaineko Tasaren errekargoari buruzkoa dena. (7. artikulua) (PDF)

Informazio interesgarria

Sarrera egin izana egiaztatuz, subjektu pasiboari eskatutako kartoiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan entregatuko zaizkio.

Era berean, kartoiak eskuratzeko, Ogasun eta Finantza Departamentuan Bingo kartoien gida beteko da eta bertan azalduko dira entregatu beharreko serieen identifikazioa.

Oinarri ezargarria:
Kartoiaren ageriko balioa eskatutako kartoi kopuruarekin biderkatuta lortuko da; ageriko baliotzat hartzen da jokatzen duen pertsonak kartoi bakoitzarengatik ordaintzen duen zenbatekoa.

Ordaindu beharreko kuota ondoko zenbatekoetatik sortutakoa izango da:

  • Kartoien kostua: Kartoi kopurua eta horiek prestatzearen baliotik ateratzen den emaitza, 0,006901 euro, BEZ barne.
  • Jokoaren gaineko zerga: zerga oinarri osoari %18,4ko zerga tasa aplikatzearen emaitza.
  • Bingo jokoaren gaineko errekargua: zerga oinarri osoari %3,6ko zerga tasa aplikatzearen emaitza.