044 Aitorpen-likidazioa. Makina edo aparatu automatikoen bidezko jokoa

Nork aurkeztu behar du?

Dagokion baimen administratiboaren titularrak edo ustiatzeko baimena duten pertsona fisiko, juridiko edo entitateak edo, beren jardueren artean, zorizko jokoetarako makinak edo aparatu automatikoen ustiapena biltzen duten pertsonak.

Zer aitortzen da?

Dagokion baimen administratiboak zorizko jokoak egiteko dituen makina edo aparatu automatikoen kopurua.

Eredu horretan aitortu beharreko bi makina mota daude:

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 044 inprimakia betez eta aurkeztuz. Makina bakoitzarengatik ereduaren ale bat bete eta entregatu beharko da.

Bankuan helbideratzeko prozedurari heldu nahi dioten zergadunek 44D inprimakia (PDF) erabili dezakete horretarako.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

044 ereduaren aurkezpena eta diru-sarrera makina edo aparatu bakoitzeko egingo da, apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan; urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Kuota finkoaren eta sortutako errekarguaren ehuneko 25 ordaindu beharko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau interneten bakarrik eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko:

Araudia

6/1995 Legea, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Elkarteko 1995 urteko aurrekontu
orokorrak onartzen dituena. Amaierako bigarren xedapena, 2. atala (PDF)

1.330/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, zorte, apustu eta zorizko jokoen gaineko tributuak aitortu eta likidatzeko erabiliko diren 040, 042, 044 eta 046 ereduak onartzen dituena (PDF)

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

599 bis/2005 Foru Agindua, abenduaren 27koa, makina edo aparatu automatikoen bidez ustiatzen den jokoaren gaineko zergaren ordainketa bankuan helbideratzeko prozedura ezartzen duena (PDF)

149/2021 Foru agindua, martxoaren 18koa, zeinaren bidez onesten baita makinen edo aparatu automatikoen bidezko jokoaren gaineko tributuan kuota finkoei aplikatuko zaien hobaria

150/2021 Foru Agindua, martxoaren 18koa, zeinaren bidez aldatzen baitira makinen edo aparatu automatikoen bidezko jokoaren gaineko zergari eta haren gaineko errekarguari dagozkion 044 eta 44D ereduak aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epeak.