Ordaindu beharreko tasa eta Errekargu Autonomikoa (C mota)

C motako makinengatik ordaindu beharreko tributua

  1. Jokalari bakarra: urteko kuota 4.025 eurokoa izango da.

    “C” motako makinak edo aparatuak direnean, ondoko kuotak ezarriko dira, baldin eta aldi berean bi edo jokalari gehiagok parte hartu badezakete eta haietako bakoitzaren jokoa beste jokalarien jokoaz bestekoa bada:

  2. Bi jokalari: 8.050 euro.
  3. Hiru jokalari edo gehiago: 8.050 euro gehi kopuru horren %15 gehiago bitik gorako jokalari bakoitzeko.

Errekargu autonomikoa

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Errekarguaren kontzeptuan tributu %12 autolikidatuko da.

Sortzapena:

Sortzapen datak ekitaldi guztiko subjektu pasiboa zehazten du. Izaera orokorrarekin, sortzapen data urte bakoitzeko urtarrilaren 1a izango da. Makina berrietan, sortzapena baimenaren momentuan sortuko da.

Sortzapenaren datan makinaren kokalekuak zehaztuko du tributu ordainarazteko eskumena duen Administrazioa.