048 Aitorpen-likidazioa. Apustu bidezko jokoa

Nork aurkeztu behar du?

Apustu bidezko jokoetan aritzeko baimen administratiboen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak nahiz entitateak. Baimen administratiborik ez badago, aldiz, besteak beste jokoetan parte hartu edo horiek antolatzen dituzten pertsona fisikoak, juridikoak edo entitateak egongo dira aurkeztera behartuta.

Zer aitortzen da?

Apustuan jarritako kopuruen batura osoaren eta jokoan parte hartzen dutenek lortutako sarien zenbatekoaren arteko diferentzia.

Dena den, pilota jardunaldiak, traineruen estropadak edo bestelako herri kirol edo lehiaketako jarduerak antolatzean egiten diren apustuetan, oinarri ezargarria urtearen barruan antolatutako jardunaldien kopurua izango da, baldin eta apustuak gauzatzen badira bakar-bakarrik jarduera horiek egiten diren lekuan eta kanpoko apustuen bidez osatzen ez badira.

Ordaintzeko kuota kontsulta ezazu.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 048 inprimakia bete eta aurkeztuta.

048 eredua Zergabidea plataformatik bete, gorde eta inprimatu ahal izango da.

  • Bide telematikoa, internet bidez, ZergaBidea plataforma erabilita.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/) eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.

Aurkezteko lekuak 

Internetez :

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Paperean: finantza entitate laguntzailean.

Aurkezteko epea

Zerga hiru hilean behin ordaindu beha da apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen hogeita bost egunen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

583/2006 Foru Agindua, ekainaren 27koa, apustu bidezko Jokoaren gaineko Zerga aitortu eta ordaintzeko 048 inprimaki eredua onartzen duena (PDF)