Ordaintzeko kuota

Tasa orokorra: %10 oinarri zergagarriaren gain.

Salbuespena:

Pilota jardunaldiak eta traineruen estropadak antolatzean egindako apustuetan: 100 euroko kuota finkoa ordainduko dute, antolatutako jardunaldi bakoitzeko, urtean 50 jardunaldi baino gutxiago antolatzen direnean edo, bestela, 150 euroko kuota urtean 50 jardunaldi edo gehiago antolatzen direnean.

Herri kirol edo lehiaketako beste jarduera batzuk (hala nola, idi demak, aizkolariak, segalariak edo harri-jasotzaileak) antolatzean egiten diren apustuetan 20 euroko kuota finkoa ordainduko dute, antolatutako jardunaldi bakoitzeko, urtean 50 jardunaldi baino gutxiago antolatzen direnean edo, bestela, 30 euroko kuota urtean 50 jardunaldi edo gehiago antolatzen direnean.

Kuota horiek urtearen hasieratik hiruhilekoaren azken egunera bitartean jarduera bakoitzean antolatutako jardunaldien kopuru osoaren arabera aplikatuko dira. Halako moduz non, jardunaldi kopurua 50etik beherakoa bada 100€ko (edo 20€ko)kuota finkoa aplikatuko baita eta, kopuru hori 50ekoa edo handiagoa bada, aldiz, 150€koa (30€koa). Urtean metatutako kuota osoa behin lortuta, kuota horri urte bereko aurreko hiru hilabeteetan ordaindutako zenbatekoa kenduko zaio hiruhileko bakoitzagatik zenbat ordaindu behar den kalkulatzeko.