050 Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzeko tasa

Nork aurkeztu behar du?

Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateak, Donostiako udalerrian aseguratutako arriskuak direnean izan ezik.

Zer aitortzen da?

Suteen kontrako aseguru eta arrisku anitzeko polizengatik bildutako primak, aurreko lehen urtekoak.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: ZergaBidea plataformatik transmitituz.

Aurkezteko lekua

Finantza entitate laguntzaileetan.

Aurkezteko epea

Urte bakoitzeko ekainean zehar aurkeztu behar da.

Araudia

2013ko abenduaren 13ko 8/2013 Foru Araua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzeko tasa arautzen duena (PDF).

354/2014 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuen mantenimenduarengatik ordaindu beharreko tasa autolikidatzeko 050 eredua onartzen duena (PDF).