Internet bidezko modalitatea

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke:

  • Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak
  • Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak

Prozedura

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:

1º) Datuak betetzea:
ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.

Bi modutan bete daitezke aitorpenak: datuak zuzenean sartuz edo ZERGA INFORMAZIOA gure webgunetik jaitsiz. Programatik bertatik jaitsi daitezke datu fiskalak, edo, lehendabizi ordenagailuan gorde eta, horren ondoren, handik programara inportatu.

Noren datu fiskalak jaitsi daitezke ZERGA INFORMAZIOA ataletik?

  • Zergadunak: norberaren datuak, edo 001 ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonenak, pasahitza edo sinadura elektronikoa erabilita.
  • Ordezkari profesionalak: 001-P edo 001-RP ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonen datuak, sinadura elektronikoa erabilita.

2º) Transmititzea:

  • Zergadunak: kontraste datu bat sartuz (aurreko urteetako errenta aitorpen baten kuotaren zenbatekoa), edo pasahitz operatiboa zein sinadura elektronikoa erabiliz.
  • Ordezkari profesionalak: sinadura elektronikoa erabiliz.

3º) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak):

A) Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Horrela, aitorpena bidalitakoan amaituko da aurkezpena, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badira:

  • Transmisioaren kontraste gisa pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiltzea.
  • Ohiko etxebizitza aitorpenaren urtean erosita ez egotea, eta aitorpenean adierazitako datuak eta ZERGA INFORMAZIOA zerbitzuan jasotakoak berdinak izatea.

B) Aurreko A) puntuko baldintzak betetzen ez direnean frogagiriak aurkeztuko dira.
Aitorpena aurkeztutzat jotzen da bigarren tramite hau bete denean. Horregatik, aitorpenak itzulketen ordainketa egiteko gainditu beharreko kontrolak frogagiriak aurkeztu ondoren bakarrik egin daitezke.

Tramite hori betetzeko:

Kontraste datua duten zergadunak (beti aurkeztu behar dituzte frogagiriak)

Gure bulegoetan edo postetxeetan: autolikidazio orriaren bi kopia inprimatu behar dira transmisioa egin ondoren. Bai orri horiek eta bai frogagiriak DINA4 tamainako kartazal zuri batean sartu behar dira, eta kanpoaldean IFZ eta izen-abizenak jarri (ZergaBidean INPRIMATU aukerarekin lortzen den identifikazio etiketa erabili daiteke). Kartazala ematen zaigu.

Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa duten zergadunak

Aitorpena jasotzen duen fitxategia ongi bidali dela egiaztatu ondoren (hauxe da horretarako bidea: Gipuzkoataria/Ogasun eta Finantzak/Aitorpen telematikoak/109 eredua/Kontsulta bat egin, frogagiriak aurkeztu, datuak aldatu edo deuseztatu, edo ordainketak egin), bi modutan aurkeztu daitezke frogagiriak:

  • Internet bidez : erabiltzaileak frogagiriak eskaneatu behar ditu, eta eskaneatutako guztia fitxategi batean gorde. Aurreko bide bera eginez (Gipuzkoataria/Ogasun eta Finantzak/Aitorpen telematikoak/109 eredua/Kontsulta bat egin, frogagiriak aurkeztu, datuak aldatu edo deuseztatu, edo ordainketak egin), aitorpena hautatu behar du eta fitxategia igo FITXEROAK ERANTSI ikonoan sakatuta.
  • Gure bulegoetan edo postetxeetan: autolikidazio orriaren bi kopia inprimatu behar dira Gipuzkoataria/Ogasun eta Finantzak/Aitorpen telematikoak/109 eredua/Kontsulta bat egin, frogagiriak aurkeztu, datuak aldatu edo deuseztatu, edo ordainketak egin ataletik. Bai orri horiek eta bai frogagiriak DINA4 tamainako kartazal zuri batean sartu behar dira, eta kanpoaldean IFZ eta izen-abizenak jarri (ZergaBidean INPRIMATU aukerarekin lortzen den identifikazio etiketa erabili daiteke). Kartazala ematen zaigu.

Ordezkari profesionalak

Aitorpena jasotzen duen fitxategia ongi bidali dela egiaztatu ondoren (hauxe da horretarako bidea: Gipuzkoataria/Ogasun eta Finantzak/Aitorpen telematikoak/109 eredua/Kontsulta bat egin, frogagiriak aurkeztu, datuak aldatu edo deuseztatu, edo ordainketak egin), bi modutan aurkeztu daitezke frogagiriak:

  • Internet bidez : erabiltzaileak frogagiriak eskaneatu behar ditu, eta eskaneatutako guztia fitxategi batean gorde. “Gipuzkoataria/Ogasun eta Finantzak/Aitorpen telematikoak/109 eredua/Kontsulta bat egin, frogagiriak aurkeztu, datuak aldatu edo deuseztatu, edo ordainketak egin” bidea eginez, dagokion errenta aitorpena aurkitu behar du, eta fitxategi hori igo FITXEROAK ERANTSI ikonoan sakatuta.
  • Gure bulegoetan: autolikidazio orriaren bi kopia inprimatu behar dira Gipuzkoataria/Ogasun eta Finantzak/Aitorpen telematikoak/109 eredua/Kontsulta bat egin, frogagiriak aurkeztu, datuak aldatu edo deuseztatu, edo ordainketak egin ataletik. Bai orri horiek eta bai frogagiriak DINA4 tamainako kartazal zuri batean sartu behar dira, eta kanpoaldean IFZ  eta izen-abizenak jarri (ZergaBidean INPRIMATU aukerarekin lortzen den identifikazio etiketa erabili daiteke). Kartazala ematen zaigu.

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa 
Ordaintzeko emaitza zergadunaren kontu korrontean kargatuko da. Bi modutan ordaindu daiteke, bi zatitan edo dena batera:

  • Zergadunak zerga zorraren ordainketa zatitzen ez badu, 2012ko uztailaren 2an kargatuko da zenbateko osoa.
  • Zergadunak bi zatitan ordaintzea aukeratzen badu, bi ordainketa egingo dira:
  • Lehenengoa, zorraren %60, zergadunaren kontuan kargatuko da 2012ko uztailaren 2an.
  • Bigarrena, zorraren %40, 2012ko azaroaren 12an.

Itzultzekoa 
Itzulketa helbideratuta kobratuko da. Beraz, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da.