Modalitatea: Papera

Modalitate horretan zergadunak aitorpenaren inprimakia kalkulu guztiak bere kabuz eginez betetzen du. Inprimakian daude behar bezala betetzeko argibideak. Hala ere, kalkuluko akatsak saihestu nahi badira, hobe da aitorpena beste edozein modalitatetan egitea (mekanizatua, internet bidez,...).

Inprimakia

Eredua Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuragarri dago errenta kanpainan zehar eta Zerga Bulegoetan.

Prozedura

109 eredua behar bezala beteta entregatuko da aitorpenaren frogagiriekin batera, aukeratutako aurkezpen lekuan.

Aurkezteko lekua

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa 
Aitorpena aurkezteko momentuan bertan sartuko da zerga zorraren zenbatekoa.

Ordaintzeko bi modu daude, ordainketa zatitzen denaren edo ez denaren arabera:

  • Zergadunak zorraren ordainketa zatitzen ez badu, zerga zorraren guztizko zenbatekoa ordainduko da.
  • Zergadunak zorraren ordainketa zatitzea erabakitzen badu, bi ordainketa egingo dira:
    • Lehenengoa, zergaren % 60koa, aitorpena aurkezterakoan ordainduko da.
    • Bigarrena, zorraren % 40koa, helbideratzea derrigorrezkoa denez, zergadunak adierazitako kontuan kargatuko da 2012ko azaroaren 12an.

Itzultzekoa 
Itzulketa nahitaez helbideratuta kobratuko da. Beraz, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da.