Hobariak, murrizpenak, kenkariak eta karga taula

Hemen eskematikoki adierazten dira zergadunaren hobari (lanarenak), murrizpen (oinarri ezargarri orokorrarena) eta kenkari (kuotarena) garrantzitsuenak. Horretaz gain, karga taula ere azaltzen da.

Lanaren hobaria

Hobari horrek kalkulatutako lanaren etekin gordina murrizten du jarraian adierazitakoaren arabera:

Orokorra:

Sarrerak – gastu kengarriak Hobaria
< 7.500 € 4.650 €
7.500 € eta 15.000 € bitartean 4.650 € - [0,22 [(Sarrerak – gastu kengarriak) – 7.500 €]
> 15.000 € 3.000 €

 

Oinarri ezargarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira, eta horiek 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da.

Minusbaliotasun kasuetako hobariaren handitzea:

  • %100: langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean.
  • %250: langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean, mugikortasun murriztua badute, eta orobat, langile aktibo desgaituen minusbaliotasuna %65ekoa edo handiagoa denean.

Oinarri Ezargarri Orokorraren murrizpenak

Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, enpresarien gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei egindako ekarpenengatiko murrizpenak

Oinarri ezargarri orokorretik murriztu ahal izango dira zergadunak eta enpresak (zergadunaren alde) entitate horiei egindako ekarpenak eta kontribuzioak ondoko muga eta betekizunekin.

Orokorra –erretiratu arte- Mugak:

  • Bakarkako Muga: 5.000 € Zergadunak egindako aportazio guztien baturarentzat eta 8.000 € ekarpen guztientzat.
  • Guztizko Muga: 12.000 € guztira, Ekarpenak eta Kontribuzioak kontutan izanik (lehenik Kontribuzioak hartuko dira kontutan).

Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearentzako (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) – Mugak:

  • Betekizuna: ezkontide edo izatezko bikotekidearen oinarri ezargarri orokorraren errentak < 8.000 €
  • Muga: 2.400 €

Minusbaliatuentzako – Mugak:

  • 8.000 € (ahaideek egindakoak)
  • 24.250 € (minusbaliatuak berak egindakoak)

Kirolari profesionalentzat - Mugak:

  • 24.250 €

Informazio oharra:

Gizarte aurreikuspeneko sistemen aldeko ekarpen eta kontribuzioek muga finantzario bat dute ezarria. Batera hartuta, enpresariek gehienez 10.000 euroko ekarpen eta kontribuzioak egin diezazkiekete urtean, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, enpresarien gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei. Hala ere, zergadunak 50 urtetik gorakoak direnean, 12.500 eurokoa izango da muga hori.

Murrizpena batera tributatzeagatik

Murrizpen hori aitorpena batera aurkezten denean egiten da.

  • Orokorra (senar-emazteak edo izatezko bikotea seme-alaba adingabeekin edo gabe): 4.218 €
  • Guraso bakarreko familia: 3.665 €

Kenkariak

Kenkari familiar eta pertsonalak

Ahaideengatik:

Lehenengoa 585 €
Bigarrena 724 €
Hirugarrena 1.223 €
Laugarrena 1.445 €
Bosgarrena eta hurrengoak 1.888 €
Adinagatiko gehikuntza: 6 urtetik beherakoa 335 €

 

Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik: %15

Lehen seme-alabaren muga 175,50 €
Bigarren seme-alabaren muga 217,20 €
Hirugarren seme-alabaren muga 366,90 €
Laugarren seme-alabaren muga 433,50 €
Bosgarren seme-alabaren eta hurrengo bakoitzaren muga 566,40 €

 

Aurreko ahaideengatik:

  • 279 € zergadunarekin bizi denean edo honek aurreko ahaidea bertan bizi dadin modu jarraituan egoitza bati diru kopuruak ordaintzen dizkionean

Ezintasuna izateagatik edo mendeko izateagatik

Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikote-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, desgaitua denean edo mendekoa denean, edo 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaitua zergadunarekin bizi eta aurreko ahaide edo asimilatuen zerrendan sartuta ez dagoenean:

% 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa</td> 867 €

% 65ekoa edo handiagoa

Mendekotasun txikia

1.224 €
% 75ekoa edo handiagoa, 15 eta 39 puntu bitartean lortuz hirugarren pertsonen laguntzagatik Mendekotasun ertaina 1.428 €
% 75ekoa edo handiagoa, 40 puntu edo gehiago lortuz hirugarren pertsonen laguntzagatik Mendekotasun handia 2.040 €

 

Zergadunaren adinagatik

Adinaren, Oinarri ezargarriaren (orokorra eta aurrezpenekoa) eta aukeratutako tributazio modalitatearen arabera aldatzen den kenkaria.

Banakako tributazioa aukeratu ez gero, kenkaria honako hau da:

Adina Oinarri ezargarria<20.000 20.000 eta 30.000 arteko oinarri ezargarria Oinarri ezargarria>30.000
>65 334 € 334 - 0,0334 x (Oinarri ezargarria - 20.000) € 0 €
>75 612 € 612 - 0,0612 x (Oinarri ezargarria - 20.000) € 0 €

 

Baterako tributazioa aukeratu ez gero, kenkaria honako hau da:

Adina Oinarri ezargarria<35.000 Oinarri ezargarria>35.000
>65 334 € 0 €
>75 612 € 0 €

 

  • Egoera pertsonal eta familiarraren zehaztapena
  • Zirkunstantzia pertsonalak zergaren sortzapen egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira (normalean, abenduaren 31n).
  • Kenkari pertsonal eta familiarrak konputatzeko garaian, kalkulua ez da inoiz ere izango kenkariak aplikatzeko exijitutako zirkunstantziak gertatu diren urte naturaleko egun kopuruaren araberakoa.
  • Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona hil bada, zirkunstantzia pertsonalak pertsona horren heriotza egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira, kenkarien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe.

Kenkaria desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik

  • Pertsona desgaituen ondarea babesteari buruzko 41/2003 Legean araututako ondare babestuari egindako ekarpenek %30eko kenkaria dute. 3.000 eurokoa da urteko muga.

Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatiko kenkaria

  • Orokorra % 20 - Muga: 1.600 €
  • 30 urte baino gutxiagokoak % 25 - Muga: 2.000 €
  • Familia ugaria % 25 - Muga: 2.000 €

Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria

Kreditu fiskala

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: 36.000 € zergadun bakoitzeko
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: 36.000 € zergadun bakoitzeko

Orokorra

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %18
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %18

35 urtetik beherakoak

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23

30 urtetik beherakoak

  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23

Familia ugariaren titularra

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23

Ohiko etxebizitzan inbertitzeak duen kenkarien muga

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak:Urteko kenkaria 2.160 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 35 urtetik baino gutxiago dituenean, 2.760 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Urteko kenkaria 1.530 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 30 urtetik baino gutxiago dituenean, 1955 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori bikoizten da.

Etxebizitza-kontua

  • Epea: 6 urte
  • Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 baino lehen berriro sartu behar da kontuan.
  • Zergaduna hiltzen bada saldoa ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik, kenkaria ez da galtzen.
  • Kenkaria: % 18 (edozein urtetan irekita dauden arren).

Dohaintzengatiko eta lehentasunezko jarduerengatiko kenkaria

  • Mezenasgoaren (GKEentzako dohaintzak...): %20 eta lehentasunezko jardueren aldeko dohaintzak: %30
  • Zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten zergadunek jarduerei emandako kopuruak: %18

Dohaintzengatik eta lehentasunezko jarduerengatik aplikatzen den kenkariaren muga

  • Dohaintzengatik aplikatzen den kenkariaren oinarriak ezin du gainditu zergaren oinarri likidagarriaren: %30.

Kenkaria langileen sindikatuei ordaindutako kuotengatik eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik.

  • %20eko kenkaria.

Zergaren karga taula

Orokorra:

inarri likidagarria Kuota Osoa Oinarri likidagarriaren gainerakoa Tasa (%)
0,00 € 0,00 € 15.550,00 € 23,00 %
15.550,00 € 3.576,50 € 15.550,00 € 28,00 %
31.100,00 € 7.930,50 € 15.550,00 € 35,00 %
46.650,00 € 13.373,00 € 19.990,00 € 40,00 %
66.640,00 € 21.369,00 € 25.670,00 € 45,00 %
92.310,00 € 32.920,50 € 30.760,00 € 46,00 %
123.070,00 € 47.070,10 € 56.390,00 € 47,00 %
179.460,00 € 73.573,40 € Hemendik aurrera 49,00 %

 

Aurrezpena:

  • 2.500,00 euro arte: 20%
  • 2.500,01 tik 10.000 arte: 21%
  • 10.000,01 tik 15.000 arte: 22%
  • 15.000,01 tik 30.000 arte: 23%
  • 30.000.01 tik aurrera: 25%